Arte Udalekuak uztailean

  Kultura  Oñati

Arte Udalekuak uztailean

Oñatiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Arte Udalekuak antolatu ditu  uztaileko lehen hamabostaldirako. Herriko artistek egingo dituzte irakasle lanak eta artearen munduko diziplina ezberdinak landuko dituzte: marrazketa, argazkilaritza... Elkarrekin lotuta joango dira tailerretan, 10:00etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira.

'Garunak dantzan' kontzertu didaktikoa emango dute gaur Anduagak eta Unzillak

  Kultura  Oñati

Musika kontzertuaz gain, musika instrumentuen inguruan ere jardungo dute Joxe Mª Anduagak eta Juanjo Unzillak. Udal euskaltegian gaur, eguena, 18:30ean.

Julian Iantzi: "Patagonian ia egunero kontatu behar izan dut ehunera arte"

  Kultura

Julian Iantzi: "Patagonian ia egunero kontatu behar izan dut ehunera arte"

Kalifornian jaiotako lesakarrak agur esan berri dio 'El Conquistador del Fin del Mundo'-ren azken edizioari, baina aurretik ditu bai 'Conquistour' eta baita Aconcaguarako igoera ere.

Euskarazko irakurzaletasun astea

  Kultura  Bergara

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak uztailaren 2tik 7ra euskarazko irakurzaletasun astea antolatu du. Euskal irakurketa sustatzea dute helburu, eta honen bidez, euskararen erabilera gozagarria bultzatu  nahi dutela adierazi dute antolatzaileek.

Debagoienako XI.Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu dituzte

  Kultura GAURKOAK None

Debagoienako XI.Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu dituzte gaur goizean. Aurtengo berrikutza nagusia, Antzuolan Uztailaren 15ean egingo den Debagoienako I.Txakoli Eguna izango da. Jardunaldi hauek Ekainaren 15etik uztailaren 31ra arte izango dira.

Debagoieneko Lehen Txakolin Eguna, XI. Jardunaldi Gastronomikoetan

  Kultura  Debagoiena

Debagoieneko Lehen Txakolin Eguna, XI. Jardunaldi Gastronomikoetan

Debagoieneko XI. Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu dituzte gaur, eguaztena, goizean. Ekainaren 15etik uztailaren 31ra arte, ekimenarekin bat egiten duten jatetxeetan, menu bereziak gertatuko dituzte eskualdeko barazkiekin, euskal baserriko oilaskoarekin eta txokolatearekin. Jardunaldion beste berezitasun bat izango da lehen aldiz egingo den Debagoieneko Txakolin Eguna; uztailaren 15ean egingo da, Antzuolan.

LA-TOX: "Estilo elektroniko askoren nahasketan datza gure musika guztiaren funtsa"

  Kultura  Bergara

LA-TOX: "Estilo elektroniko askoren nahasketan datza gure musika guztiaren funtsa"

LA-TOX talde bergararrak 2002an hasi zuen bere ibilbidea Yotox izeneko proiektuarekin. Sei urte beranduago bigarren maketa bat atera zuten, E-TOX, elektronikaz gain ahotsa eta soinu akustikoak barneratzen dituena. Aurtengo martxoan haien azken lana kaleratu dute, disko erreal moduan oraingoan. Produkzioa LA-TOX izenarekin bataiatu dute, eta, haiek esaten duten moduan, elektronika estilo ezberdinen nahasketa da.

Bi aramaioar, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean

  Kultura  Aramaio

Ekainaren 16an, zapatua, jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Aguraingo Harresi aretoan. Bertan, besteak beste, Unai Etxenausia eta Paula Amilburu aramaioarrek parte hartuko dute. Goizeko 11:00etan hasiko da 14 urte artekoen saioa eta gaztetxoena (15-18 urte) arratsaldeko 15:30etik aurrera izango da.

Klown ikastaroak udan Bergaran

  Kultura  Bergara

Oihulari Klown taldeak zenbait ikastaro antolatu ditu udarako Bergaran. Klownean hasteko eta sakontzeko ikastaroak izango dira. Hemen duzue guztiei buruzko informazioa:

Errekan Gora kontzertuz beteta dator aurten ere

  Kultura  Eskoriatza GAURKOAK None

Uztailaren 6an hasiko da Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertu batekin eta hilaren 28ra bitartean Euskal Herriko hainbat talde eta bakarlarik kontzertuak eskainiko dituzte herriko txoko desberdinetan. Aurten, berrikuntza moduan, Bolibar elizatean izango da kontzertu bat.

Errekan Gora kontzertuz beteta dator aurten ere

  Kultura  Eskoriatza

Errekan Gora kontzertuz beteta dator aurten ere

Uztailaren 6an hasiko da Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertu batekin eta hilaren 28ra bitartean Euskal Herriko hainbat talde eta bakarlarik kontzertuak eskainiko dituzte herriko txoko desberdinetan. Aurten, berrikuntza moduan, Bolibar elizatean izango da kontzertu bat. 

'Bertsolari' dokumentalak saria jaso du Ceará film jaialdian

  Kultura  Bergara

'Bertsolari' dokumentalak saria jaso du Ceará film jaialdian

Brasilgo Fortaleza hirian egin dute ekainaren 1etik 8ra bitartean Zinema Iberoamerikarraren 22. Ceará Jaialdia. Bertan, Asier Altuna bergararraren 'Bertsolari' filmak Argazkirik Onenaren saria jaso du. Hemen duzue jaialdian emandako sarien berri.

Andramaixetako esaldi lehiaketa abian da

  Kultura  Aretxabaleta

Andramaixetako esaldi lehiaketa abian da

Andramaixa jaiak girotzeko esaldi lehiaketa deitu du Udalak. 12 urtetik gorako aretxabaletarrek har dezakete parte eta Arkupera edo udaletxera eroan behar dira; azken eguna ekainaren 29a da.

Euriari aurre eginez Corpuseko prozesioaz gozatu zuten oñatiarrek

  Kultura  Oñati GAURKOAK None

Corpus egunaren inguruko jaietan murgilduta ibili dira oñatiarrak asteburuan, eta atzo bizi izan zuten egun handia. Izan ere, euriari aurre eginaz, eta urteroko tradizioari jarraituz, Corpusetako prozesioaz gozatu zuten bai herrikoek bertakoek, baita kanpotik gerturatutako bisitariek ere.

'Eunon' antzezlana aurkeztu dute Bergaran

  Kultura  Bergara  Debagoiena GAURKOAK None

Maskaradun aktoreekin eta testurik erabili gabe Apropox antzerki taldeak 'Eunon' lana aurkeztu zuen egubakoitzean Bergarako Zabalotegi aretoan. Kukubiltxon 20 urte daraman Iurgi Etxeberria aretxabaletarra da aktore nagusia eta lanaren sortzailea.