Telebista

KOOLTUR OSTEGUNAK

Egilea: Goiena
23 atal ikusteko
Kooltur Ostegunak: Lie Detectors
2024/06/03

Donostia aldeko kideekin osatutako Lie Detectors taldeak 60 hamarkadako doinuak –garagea, power-pop-a eta psikodelia, besteak beste– ekarri zituen Arrasateko gaztetxera Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Hemen kontzertuaren laburpena.

Kooltur Ostegunak: Lasole
2024/05/20

Granadako Lasole musikariak ahots goxo eta sentsualarekin mezu bortitzak uztartu zituen eta Santa Sucia izeneko bigarren disko luzea aurkeztu Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak gonbidatuta.

Kooltur Ostegunak: Tarah Who?
2024/05/13

Melodia, indarra, grungea eta punka batzen dituen eskarmentu handiko Tarah Who? izan zen Arrasateko gaztetxean Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Frantziako eta AEBko jatorria duen taldeak The Collaboration Project azken diskoa aurkeztu zuen.

Kooltur Ostegunak: The Cherry Boppers meet Patricia Reckless
2024/04/23
2004an sortutako The Cherry Boppers taldea bueltan da atsedenaldi luze baten ostean, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless izenpean. Afroamerikar erritmoak lantzen eskarmentu handiko taldea, besteak beste soul klasikoa, funk dantzagarria, jazz urbanoa eta r&b doinuak, musikan ibilbide luzea duen Patricia Reckless abeslariarekin bat eginda izan zen Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak gonbidatuta.
Kooltur Ostegunak: Libe
2024/04/15

Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Izaki Gardenak, Pasadena...) bueltan da bere kantu propioak azalerazteko sortutako Libe proiektuarekin. Giro iluna eta abesti barnerakoiak batu dituen Azal ezten izeneko lan berria aurkezten izan zen Arrasateko gaztetxean Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Alboan izan zituen ohiko bidelagunak: Dani Arrizabalaga, Aitor Garcia de Vicuña eta Jon Basaguren, besteak beste.

Kooltur Ostegunak: Unidad Alavesa
2024/03/25

Atsedenaldi luze baten ostean, talde ataundar ezaguna estudioko laugarren lana Motoki, zakurreki, egurreki... izenekoa aurkezten izan zen Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Ikusmin handia eragin zuen kontzertuak eta goraino bete zen Arrasateko gaztetxea.

Kooltur Ostegunak: Vulcanizadas
2024/03/18

Bizkaiko Vulcanizadas boskoteak izen bereko diskoa aurkeztu eta blues eta soul doinuak oinarri dituen kontzertua eskaini zuen Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak gonbidatuta.

Kooltur Ostegunak: Sexpeares
2024/03/11

Argentinan sustraiak dituen eta Barakaldon kokatutako indie-punk taldea Sexpeares izeneko bosgarren disko luzea aurkezten izan zen Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Estilo eta erregistro paleta zabala dauka taldeak, eta oraingoan ere, indar eta amorru biziarekin idatzitako kantuak abestu zituen.

Kooltur Ostegunak: Rüdiger
2024/03/04

Felix Buff bateria jotzaile ezagunaren alter ego-a den Rüdiger. Willis Drummond taldeko bateria-joleak gitarra hartu eta kantuak idazteari ekin zion pandemia garaian. Psikodeliaz eta Kaliforniako 60ko rockaz bustitako pop-rock piezak sortu ditu eta The Dancing King bigarren diskoa aurkezten izan zen Arrasateko gaztetxean Kooltur Ekintzak gonbidatuta.

Kooltur Ostegunak: EzEzEz
2024/02/26

EzEzEz talde bizkaitarra izan zen Kooltur Ekintzak gonbidatuta. 2022an estreinatu zen laukotea When I think something is funny lan luzearekin. Zeresana eman zuen hark, baina are gehiago iaz kaleratutako Katuzaldia izenekoak. Lan horietako abestiekin girotu zuten Arrasateko gaztetxea.

Kooltur Ostegunak: Muare
2024/02/19
Doinu elektronikoak oinarri hartuta, pop eta folk erritmoak lantzen dituen Muare Donostiako bikotea izan zen Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekimenak gonbidatuta. Oraintsu kaleratu duen izen bereko lana aurkeztu zuten han estilo horren zale direnen aurrean.
 
Kooltur Ostegunak: Les Lullies
2024/02/12

Montpellierreko (Frantzia) Les Lullies taldearen bisita jaso zuten otsailean Arrasaten, Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Eskarmentu handiko laukoteak, 2016an sortua, ñabardura askoko rock doinuekin bete zuen gaztetxea.

0 atal ikusteko