urr 09, 13:26 Eskoriatza
Atzo, eguena, Eskoriatzako Udalak urriko ezohiko osoko bilkura egin zuen, 2027rako ordenantza fiskalen aldaketa onartzeko proposamena mahai gainean jarriz. Udal Gobernuak proposatuta, ordenantza fiskalak eta zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak %3 igotzea onartu zuen udalbatzak, kiroldegiko tarifak salbu. Azken horiek izoztea erabaki zuten. Erabakia Udal Gobernuak proposatu eta onartu zuen, oposizioaren kontrako botoekin.
urr 09, 10:26 Eskoriatza
Maialen Gallastegi Etxabe (Eskoriatza, 1998) Arte Ederretan graduatu zen EHUn, 2020an, eta Pinturako Masterra egin zuen unibertsitate berean, 2022an. 2018-2019ko ikasturtean Bogotako Pontificia Universidad Javerianan truke akademikoa egin zuen. Azken urteotan hainbat erakusketa eta proiektutan parte hartu du; besteak beste, Alfabetoak (2025), Eskoriatza eta Gatzako betiko ipuiñek (2024), Getxoarte Eskoletan (2024), Bilbon dabil Gabriel Aresti (2022) eta Orain arte, hasta ahora (2021). Oraingoan, berriz, Desidatzi izeneko erakusketa jarri du Eskoriatzako bibliotekan.
9 urte - Urriak 08
7 urte - Urriak 06
81 urte - Urriak 01
14 urte - Irailak 17
Onddoak
Ilea lisatzeko tratamendu organikoak
Lehen Hezkuntza
Berritze lanak
Dekorazioa eta errotulazioa
Liburuak eta paper mota desberdinak