Gorosarri Dantza Taldeko 12 lagunek Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidan dantza egin dute

Imanol Beloki Unamuno

Gorosarri Dantza Taldekoak San Mamesen, Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidan.

Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko San Mamesen jokatutako partiduan izan dira Eskoriatzako Gorosarri dantza taldeko 12 lagun dantza egiten. Egun berezia eta esperientzia ahaztezina bizi izan zutela azaldu dute bertara joandakoek.

Gorosarri Dantza Taldeko Dorleta Ezeizak azaldu duenez, egun osoko plan ederra antolatu zuten zapatuan, Bilbon. "Abenduaren 5ean, Euskadiko Futbol Federazioaren mezua jaso genuen, Euskal Herriko dantza talde guztiak Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partiduan dantza egitera gonbidatuz. Gorosarri Dantza taldeko 12 lagun batu ginen ekimen honetan parte hartzeko, eta egun osoko plana antolatu genuen".

Gorosarri Dantza Taldekoak San Mames estadioa atzean dutela.

Ezeizak gaineratu duenez, esperientzia ederra izan zen: "Goizean, San Mamesen entseguak egin genituen. Horretarako, hiru ilaratan banatu ginen, eta erdiko borobilean dantza egiteko ordezkari bat aukeratu genuen: Malen Bengoa. Gainerako kideok, berriz, zelaian dantza egin genuen. Ondoren, partida ikustera gonbidatu gintuzten, eta esperientzia benetan ederra eta berezia izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak