urr 17, 17:21 Bergara
2022ko urriaren 9a zendu zen Manu Arregi oñatiarra. Irakaslea zen Aranzadi Ikastolan eta Ilatargi Astronomia Elkartea sortzeko prozesua ere abiatu zuen 2006an. Gaur goizean, Arregiren familia, lagunak eta gertukoak Itxumendin elkartu dira Arregi omendu eta totema inauguratzeko.
urr 17, 16:24 Bergara
28. Kulturaldia ari da ospatzen San Joxepe Erretiratuen Elkartea eta egitarauaren baitan eman zuen kontzertua atzo arratsaldean Seminarixoan San Joxepe abesbatzak Ramon Amasorrainen gidaritzapean eta pianoan Asuntxi Gallastegi zela. Gainera, Ordiziko Umore Ona abesbatza gonbidatu zuten eta zazpina abesti kantatu zituzten. Bideoan dago ikusgai Bergarako taldeak Itsasoa laino dago abestu zuen unea.
11 urte - Urriak 17
9 urte - Urriak 12
4 urte - Urriak 11
13 urte - Urriak 10
17 urte - Urriak 09
9 urte - Urriak 06