Olagarro eguna gaur Pake Leku elkartean. Errazioa 15 euro. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Arantzazuko XIII. mikopoteoa. Bi ekintza: 17:30etik 18:45era, hitzaldia Amaia Diaz de Monasteriogurenek: 'Perretxikuak eta onddoak udazkeneko altxorrak, basoko zaporeak'. Gandiaga topagunean izango da hitzaldia. 19:00etatik 21:00etara: mikopoteoa Arantzazuko Santutegia hotelean eta Goiko Benta eta Sindika jatetxeetan. Mikopintxoaren prezioa izango da 1,50 euro.
Santa Zezilia Eguna ospatuko du Bergarako Musika Eskolak: 17:00 Trikitilarien kalejira Jubilatuen Etxetik. 17:30 Gazte Banda eta ikasleen kalejira Musika Eskolatik. Jarraian: txokolate-jana Oxirondon.
Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurreneko ekitaldia, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak antolatuta: 'Aurrera beti'.
17:00. Haurren eskubideak aldarrikatzeko giza-katea plazatik abiatuta Mitarte eta Durana kaleetan zehar. 18:00. Tailerrak Mitarte kalean. 18:10. Kidam magoa Mitarte kalean. 18:50. Txokolate beroa –edalontzia norberak eroan behar du–. 19:00. DJ Mikeltxiren emanaldia, Mitarte kalean.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna ospatuko dute elkartean.
Danbolinean erretako gaztainak jateko aukera, Udalak antolatuta.
Oñatin egingo da aurtengo Debagoieneko Trikitixa Eguna.