Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan, 10:30etik 21:00etara.
Online eta gurasoendako, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkartearen eskutik. Debalde, baina aurrez eman behar da izena: gipuzkoa@contraelcancer.es edo 943 45 77 22.
Zure karta natala sentitzeko gonbitea. Zatoz zure izarren oihartzuna gorputzean aurkitzera. Prezioa: 60 euro. Bazkideek 55 euro. Aditua: Izaro Susperregi Izen-ematea: 651707936 edo emakumeak@ekinemakumeak.eus
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu. Estresa eraldatuz barne bakea lantzeko tailerra. Oreka fisikoa, emozionala eta espirituala berreskuratzeko. Prezioa: 60 euro. Bazkideek 57 euro. Aditua: Kontxi Garmendia Izen-ematea: 651707936 edo emakumeak@ekinemakumeak.eus
Irene Zugasti Hervas (Madril, 1988) politogo, kazetari, ikertzaile eta analistak, berdintasun politiketan adituak, Palestinako genozidioaren gainean egingo du berba begirada feminista batetik (gazteleraz).
HH4 eta HH5 mailetako umeendako Odei Arregik kontatuko duen ipuina. Gonbidapenak hartu behar dira haurren liburutegian hilaren 16tik aurrera.
Azaroko ohiko osoko bilkura gaur udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Nere Erkiagaren hitzaldiak liburutegiko BiblioHotz zikloaren baitan. Saio guztiak 18:30ean izango dira eta udal liburutegian. Oharra: ez dira egokiak doluan daudenendako. Urriak 22: Heriotzaz hitz egiteak ez gaitu hilko. Urriak 29: Bizitza amaieran, gure modua. Azaroak 5: Maitasuna, heriotzaren gai nagusia. Azaroak 12: Gure agurra. Azaroak 19: Osasungintzari begira hasi... Azaroak 26: Osasungintzari begira jarraitu... eta agur on!
Teresa Maldonado egilea egongo da ekitaldian. Ostean, solasaldia.
Neska liderrak, panpinekin jolasten diren mutilak, printzesa izan nahi ez duten neskak, gerra gorroto duten mutil bakezaleak, printze beldurtiak. Ene! Charles Perrault eta Grimm anaiek horrelakoak sartu izan balituzte haien ipuinetan… Kontalaria: Maite Franco.Adina: +4 urte.
Hau ez da zoo bat! liburuaren gaineko saioa, Miren Amurizak gidatuta. LHko hirugarren eta laugarren mailetako neska-mutikoendako.
Aitona floren liburuaren gaineko saioa, Miren Amurizak gidatuta. LHko bosgarren eta seigarren mailetako neska-mutikoendako.
Erorikoak saihesteko tailer teoriko-praktikoa, Udalak eta osasun arduradunek antolatuta. Doan da eta plazak mugatuak dira; izena eman behar da: 943 03 54 30.
Mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko sei saioko tailer zikloa, Iturrigorri elkarteak antolatuta eta Oñatiko udalaren laguntzarekin. Datak: Azaroak 12, 19, 26 eta abenduak 3, 10 eta 17. Doan da baina aurrez eman behar da izena: maribelpachecos@gmail.com.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.