Garbigune ibiltaria Errementari plazan auzoan egongo da gaur, 10:30etik 21:00etara.
Mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko sei saioko tailer zikloa, Iturrigorri elkarteak antolatuta eta Oñatiko udalaren laguntzarekin. Datak: Azaroak 12, 19, 26 eta abenduak 3, 10 eta 17. Doan da baina aurrez eman behar da izena: maribelpachecos@gmail.com.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.