Idolazek antolatuta, 7 euroren truke, materiala barne. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Izen-ematea, udal liburutegian, azaroaren 7a baino lehen.
Olaso dorrea euskaraz bisitatzeko aukera. Prezioa: Tarifa kontsultatu. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da: 943 76 90 03.
Goikobalu abesbatzaren emanaldia, Mikel Ansola organistarekin eta Enrike Dolara gaiteroarekin.
Azaroaren 16tik 21era ospatuko dute Mizpirualde Egoitzako Astea. Honakoa da zapaturako antolatu duten egitaraua: 12:45 Bazkari berezia, Musikal Arabak girotuta. 15:00 Dantzaldia Gau Argi taldearekin.
Lasala konpainiaren lana. Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du. Sarrerak, bost euro.
Patrulla canina animaziozko filma (Estatu Batuak, 2026, 88 min.) izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
Oñatiko XVIII. Trikiti Eguna, Lizargarate elkarteak antolatuta. Parte hartuko dutenak: Oier, Txomin eta Aitor, Eme•ki, Izaskun Ezeiza, Maider Labaka eta Enara Yarza, Julen, Mikel eta Uxue, Xabizar eta Xeperrak, Arene eta Uxue Ayerza, Unai Izagirre "Attola" eta Haritz Garmendia
Binaka, bi partidu: Zubizarretan IV-Lizeaga eta Apezetxea II-Erostarbe. Ondoren, Dario-Bikuña eta Laso-Landa.
Eidabe taldearen Zaintza dantza familientzako ikuskizuna. Azaroaren 25aren bueltan antolatutako ekintza. Sarrera: lau euro.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna ospatuko dute elkartean.
Ardo desberdinak dastatzeko aukera izango da; jateko, kroketa eta pintxo bereziak eta guztia, herriko txistularien erromeriak lagunduta.
'Tiempos de ilusión' filma (Frantzia, 2026). Zuzendariak: Olivier Nakache eta Eric Toledano. Iraupena: 116 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Javier Barden, Victoria Luengo eta Raul Arevalo protagonista dituen Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El ser querido filma (Espainia, 2026, 135 min.) emango dute. Sarrera: 5 euro.
Eskubaloiko entrenatzaileendako jardunaldiak, Eltzian. 10 lagunek hartuko dute parte, tartean Iñaki Mendarozketak, Aloña Mendiko presidenteak.
'Oveja Shaun: misión calabaza' animaziozko filma (Erresuma Batua, 2026). Zuzendariak: Steve Cox eta Matthew Walker. Iraupena: 80 minutu. Sarrera da 4,50 euro.