Artearen Historian doktore Aintzane Erkizia Martikorenak egingo du berba, Goienagusik gonbidatua.
Aita diren gizonei zuzendutako ikastaroa. Gidaria: Joseba Gabilondo. Elebitan. Doan.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Bea Larrañaga Ibeasek gidaritzapean clown saioak egingo dituzte Tril txoko feministak antolatuta –elebitan–.
Pamela Palencianoren eskutik, Emakume Txokoak gonbidatuta. Gazteleraz.
Felix Remirezek egingo du berba, Iragana Astintzen zikloaren baitan.
Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan.
Izan Iñurri elkartearen ‘(Min)bizi’ erakusketak minbiziaren inguruko tabuak hautsi eta gaixotasunaren bizipenak ikusarazi nahi ditu, euskal kulturatik eta feminismotik abiatuta.