Herritarrei aurretiazko borondateen dokumentua ezagutzeko eta formalizatzeko aukera eskainiko zaie, norberaren zaintzei eta lehentasunei buruzko erabakiak hartzea sustatzeko. Parte hartzeko osasun-zentroan eman beharko da izena.
Indartu zure gorputza, babestu zure defentsak: hezurren osasuna eta sistema immune orekatua izeneko tailerra egingo dute Pertsonen Osasuna Begirada Anitzetik ekimenaren baitan. Izena eman behar da Gizarte Zerbitzuetan.
'Wild horse nine' filma (Erresuma Batua, 2026). Zuzendaria: Martin McDonagh. Iraupena: 118 minutu. Gaur ikuslearen eguna da, sarrera da 4,50 euro.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.