Beroketak egin ondoren, euskararen aldeko herri lasterketa egiteko aukera egongo da. Eta indarrak berreskuratzeko luntxa izango da gero, urtero bezala, plazan.
Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclaresen eskutik, Estatu Batuetan familia bat bizikletaz bidaia-kronika izango da.
Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta, euskarazko zinea ikusteko aukera izango da, krispeta eta guzti.
AntzokOH! egitasmoaren barruan, Arabako landa-eremurako arte eszenikoen antzoki txokoan, bi ikuskizun izango dira.
Lurrikara programaren barruan, landa-eremuko 18-30 urteko gazteei zuzendutako adimen artifizialari buruzko tailer praktikoa izango da. Tailerraren helburua da adimen artifizialaren aukerak ezagutzea eta eguneroko bizitzan, zein proiektu pertsonal eta profesionaletan erabiltzen ikastea da. Online izango da, gaztelaniaz. Izena eman behar da hemen.
Urtarrilaren 9tik aurrera, tailer berezia, Iturrieta sagardotegian: Nire burua ezagutzen. Autoezagutza tailer eta terapia holistiko desberdinak erabiliko dira norberaren ezagupenerako. Plaza mugatuak izango dira eta izen ematea azaroaren 30etik urtarrilaren 4ra izango da. Harremanetarako: glzsanpedro@gmail.com.
| Azaroa | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||