Aplikazio hau irabazi asmorik gabeko Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkartearena da. Proiektuaren oinarria GOIENA.EUS ataria da eta Goienak digitalizatua duen ikus-entzunezko, audio eta argazki artxibo zabala. Herriarekin batera sortua herriarendako erakusgai jartzen du Goienak.

Goiena aplikazioa deskargatu ANDROID zein iOSerako.

Lortu Google Play dendan

Proiektu hau burutzeko lanetan eta gidaritzan KAM enpresa izan da bidelagun, Batura Mobile enpresaren ideia batetik abiatuta eta Codesyntax enpresak Goiena.eus-en dituen datu baseak erabili dira. KAMek erabili dituen softwareak: Ionic, Angular eta Java Script. Aplikazio hau Tokikomeko bazkideendako dago pentsatua eta ez litzateke posible Tokikom enpresan tokiko hedabideak elkartuko ez bagina.

Eduki guztiak Goienarenak dira eta cc-by-sa lizentzia dute, salbuespen batekin: badago Debagoienaz gaindiko herriak aukeratzea eta hango edukiak ikustea. Kasu horretan, herri horretako tokiko hedabidearenak dira eduki guzti-guztiak, ez Goienarenak.

Herritarren zerbitzurako tresna da Goiena aplikazioa. Euskara hutsean dago eta bereziki zaindu da Debagoieneko komertzioen atala. Bertan aurkituko dituzu komertzio guztiak: produktuak, zerbitzuak, kontaktu aukerak, erreserbak... Sinisten dugu eta praktikatzen dugu zero kilometro filosofia, sinisten baitugu gertuko hedabideetan eta gertuko komertzioan. Goiena aplikazioa zero kilometroko aplikazio bat da.

Goienakideen abantailak

Goienakideek abantaila asko dituzte. Ezagutu itzazu!


Zure Goienakide txartel digitala bertan izango duzu.

Azken orduko albiste eta abisu pertsonalizatuak jasoko dituzu telefono bidez.

Goiena.eus webguneko ikus-entzunekoak eta argazkiak doan deskargatzeko aukera.

Debagoieneko agendako hitzordu guztiak ezagutu ahalko dituzu.

0 km gida, osatuena eta berrituena eskura.

Zozketa guztietan modu errez batean parte hartzeko aukera.

 

Abantaila bereziak denda, komertzio eta bestelako negozioetan.

Gure komunitateko kidea izanda, Goiena Komunikazio Taldeak aurrera egin dezan zure aletxoa jarriko duzu.

Atal guztietara sartzeko Goienakide izan beharra dago. Ez bazara oraindik eta izan nahi baduzu idatzi goienakide@goiena.eus helbidera. Kide bazara eta arazoren bat baduzu ere jarri helbide horren bidez harremanetan.

Aplikazio hau garatzen joango da egunez egun eta zuk ere ekarpenen bat egin nahi bazenu jarri gurekin harremanetan.

Kredituak

Goiena aplikazioa Goiena Komunikazio Taldeak sortutako ekimena da.