Aurkezpen bilera, apirilaren 12tik 19ra Egiptora egin asmo duten bidaiaren nondik norakoak azaltzeko.
EITB Go!azen telesail arrakastatsuaren 13. denboraldia aurkezten dabil herriz herri. Estreinaldia Torresoroan, azaroaren 13an. EITBk, UEMAk eta Antzuolako Udalak antolatutako ekitaldia.
Rokodromoaz gozatuz jarduera; rokodromoan izena emanda daudenentzat, bide berri bat markatu eta denon artean kirola egiteko.
Txalo konpainiaren antzezlana, Andoni Agirregomezkorta eta Oihane Martitorenarekin. Sarrrerak: ohikoa, 15 euro; ikasle eta langabetuek 8 euroan. Liburutegian edota antzuola.eus webgunean eskuragai.
Nazioarteko gaietan aditua den EITBko kolaboratzaile Mikel Aramendiren hitzaldia, gai honi buruz: Eta orain, zer? Israelgo hauteskundeen ondoren zerbait aldatu al daiteke Palestinan?. Antzuola-Palestina taldeak antolatuta.
Antzuolako taldekako hirugarren bertso txapelketa.
Idolazek antolatuta, 7 euroren truke, materiala barne. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Izen-ematea, udal liburutegian, azaroaren 7a baino lehen.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna ospatuko dute elkartean.
Musikarien patroia den Santa Zezilia eguna. 12:00etan, Alboradak txistulari taldearen kalejira. 19:30ean, Antzuolako Beti gorri txarangaren kalejira.
36ko gerraren ostean, frankistek emakumeak bete beharreko papera zein izango zen zehaztu zuten. Ander Leon historialariak Saturrarango kartzelan gerran zehar eta ondoren preso egon ziren emakumeen inguruan ikertu du.
Euskarazko irakurle taldearen azaroko hitzordua. Katixa Agirreren nobela aztertuko dute, Alaine Agirrek dinamizatuta.
Elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko.
Danbolinean erretako gaztainak jateko aukera, Udalak antolatuta.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||