Gaur da abenduko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.