Ikusi Makusi antzerki taldeak eskainiko du gaur 'Ospitaleko gorabeherak' antzezlana. Pake Lekuko bazkideendako izango da bakarrik. Doan.
Joserra Rodrigok gidatuta.
Kilometroen aurkezpen ekitaldia egingo du Aranzadi Ikastolak.
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoan bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste reggaetona, reggeae, balada, cumbia edota popa bertsotara ekarrita. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Haizea Arana eta Maddi Ane Txoperena.Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga.Musikariak: Manex Pagola Apezetxea eta Libe Goenaga Arrieta. Sarrera: 6€ (aldez aurretik kiroldegian eta azaroaren 13tik aurrera bibe.me
'Oñatiko gida metereologikoa eta astronomikoa' izenburua duen liburua aurkeztuko dute Kepa Dieguez eta Roberto Altuna egileekin.
Musika, umorea eta antzerkia bateratzen dituen zarzuela. XIX. mendeko Madrilera bidaiatzeko aukera ematen du Federico Chuecaren eta Joaquin Valverderen musikak. Sarrerak, hogei euro.
Eñaut Zubizarreta Mendieta Trigger txelo-joleak, beste hainbat musikarirekin batera, Salbaiak lana aurkeztuko du. Sokazko orkestrarentzat idatzitako postrock obra da. Sarrera: 6 euro.
'Wild horse nine' filma (Erresuma Batua, 2026). Zuzendaria: Martin McDonagh. Iraupena: 118 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur, jatorrizko bertsio originalean.
Zerendepya Aretxabaleta eta Arrasate inguruko rock taldea da. Rockaren eta Hard Rockaren urrezko garaietako kantuak zein abesti propioak jorratzen dituen power trio indartsua da.
Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.