Ostirala, azaroak 20

16:30
20:30

Odola emateko eguna

Enpresagintza fakultatea, Oñati | Deia

Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.

Odola emateko eguna Enpresagintza fakultatea

17:00
20:00

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Mitarte kalea, Aretxabaleta | Ospakizunak

17:00. Haurren eskubideak aldarrikatzeko giza-katea plazatik abiatuta Mitarte eta Durana kaleetan zehar. 18:00. Tailerrak Mitarte kalean. 18:10. Kidam magoa Mitarte kalean. 18:50. Txokolate beroa –edalontzia norberak eroan behar du–. 19:00. DJ Mikeltxiren emanaldia, Mitarte kalean.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna Mitarte kalea
  • 17:00. Haurren eskubideak aldarrikatzeko giza-katea plazatik abiatuta Mitarte eta Durana kaleetan zehar.
  • 18:00. Tailerrak Mitarte kalean.
  • 18:10. Kidam magoa Mitarte kalean.
  • 18:50. Txokolate beroa –edalontzia norberak eroan behar du–.
  • 19:00. DJ Mikeltxiren emanaldia, Mitarte kalean.

18:00
20:00

Olatz Mercaderren bakarrizketa

Oñatiko Emakumion Etxia, Oñati | Bakarrizketa

Olatz Mercaderren bakarrizketa 'Min(bizi)' erakusketa ixteko. Gaur da erakusketaren azken eguna.

Olatz Mercaderren bakarrizketa Oñatiko Emakumion Etxia

Olatz Mercaderren bakarrizketa 'Min(bizi)' erakusketa ixteko. Gaur da erakusketaren azken eguna.

18:00
19:00

Ikuskizuna: 'Musu bete urte'

Manuel Muñoz kiroldegia, Eskoriatza | Antzerkia

Musu bete urte ikuskizun berriarekin izango dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Eskoriatzan.  Sarrerak salgai:  Kiroldegian:  6 eurotan www.bibe.me azaroaren 13tik aurrera (+%10). Adin guztietakoek beharko dute sarrera emanaldira sartzeko. 

Ikuskizuna: 'Musu bete urte' Manuel Muñoz kiroldegia

Musu bete urte ikuskizun berriarekin izango dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Eskoriatzan. 

Sarrerak salgai: 

  • Kiroldegian:  6 eurotan
  • www.bibe.me azaroaren 13tik aurrera (+%10).

Adin guztietakoek beharko dute sarrera emanaldira sartzeko. 

18:30

'Gipuzkoako historia nafarra' hitzaldia

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Aitzol Altunak, historia kontuetan artikulu asko argitaratutakoak, Gipuzkoako historia nafarra izango du berbagai, Nabarralde fundazioak antolatuta.

'Gipuzkoako historia nafarra' hitzaldia Zaraia aretoa

Aitzol Altunak, historia kontuetan artikulu asko argitaratutakoak, Gipuzkoako historia nafarra izango du berbagai, Nabarralde fundazioak antolatuta.

19:00
20:30

Aramaioko VII. Kopla Txapelketa

Aramaio, Aramaio | Bertsolaritza

19:30ean hasiko da lehenengo fasea, kalean. Bi saiotan –Goiko taberna parean lehenengoa, eta plazan bigarrena– lauko taldetxoetan aritu beharko dute bertsolariek. 20:30ean Iturrieta sagardotegian afaldu, eta afalostean ekingo diote bigarren faseari. Musikariek lagunduta, zortzikotea ariko da kantuan bertan, eta arratsaldeko eta afalosteko saioetan jasotako puntuazioaren arabera, buruz burukora pasako dira bi bertsolari. Bien artean erabakiko da aurtengo txapelduna zein den. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Aner Peritz, Iraide Onaindia, Iñaki Viñaspre, Eneko Lazkoz, Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Amaia Agirre eta Urko Arregi. Afarian izena emateko aukera zabalik dago jada, 688 69 87 26 telefono zenbakira deituta.

Aramaioko VII. Kopla Txapelketa Aramaio
  • 19:30ean hasiko da lehenengo fasea, kalean. Bi saiotan –Goiko taberna parean lehenengoa, eta plazan bigarrena– lauko taldetxoetan aritu beharko dute bertsolariek.
  • 20:30ean Iturrieta sagardotegian afaldu, eta afalostean ekingo diote bigarren faseari. Musikariek lagunduta, zortzikotea ariko da kantuan bertan, eta arratsaldeko eta afalosteko saioetan jasotako puntuazioaren arabera, buruz burukora pasako dira bi bertsolari. Bien artean erabakiko da aurtengo txapelduna zein den.

Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Aner Peritz, Iraide Onaindia, Iñaki Viñaspre, Eneko Lazkoz, Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Amaia Agirre eta Urko Arregi.

Afarian izena emateko aukera zabalik dago jada, 688 69 87 26 telefono zenbakira deituta.

19:00

Gaiteroen kalejira

Arrasate, Arrasate | Musika

Santa Zeziliaren omenezkoa.

Gaiteroen kalejira Arrasate

Santa Zeziliaren omenezkoa.

19:30

Oreixe akustikoak: Habia

Juan Arzamendi Musika Etxea, Arrasate | Musika

Soka eta ahots laukotea, tradiziotik kreaziora. Habiak disko berria aurkezten du eta era batera ikerketa berri bat martxan jartzen du. Poesia garaikidean oinarritzen da, gaurko hizkuntza librean, paisaietan, kliman. Lehen errepertorioa irauli nahi du eta sorkuntza berri bati ekin. 

Oreixe akustikoak: Habia Juan Arzamendi Musika Etxea

Soka eta ahots laukotea, tradiziotik kreaziora. Habiak disko berria aurkezten du eta era batera ikerketa berri bat martxan jartzen du. Poesia garaikidean oinarritzen da, gaurko hizkuntza librean, paisaietan, kliman. Lehen errepertorioa irauli nahi du eta sorkuntza berri bati ekin. 

20:00

'Azaroan arazoak'

Gaztetxea, Antzuola | Bertsolaritza

Antzuolako taldekako hirugarren bertso txapelketa.

'Azaroan arazoak' Gaztetxea

Antzuolako taldekako hirugarren bertso txapelketa.

22:00

'El ser querido' filma

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Zinema

Javier Barden, Victoria Luengo eta Raul Arevalo protagonista dituen Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El ser querido filma (Espainia, 2026, 135 min.) emango dute. Sarrera: 5 euro.

'El ser querido' filma Zaraia aretoa

Javier Barden, Victoria Luengo eta Raul Arevalo protagonista dituen Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El ser querido filma (Espainia, 2026, 135 min.) emango dute.

Sarrera: 5 euro.

17:15

Dantza urbanoak

Oñatiko Emakumion Etxia, Oñati | Dantza

Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.

Dantza urbanoak Oñatiko Emakumion Etxia

Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.

18:00

1974ko Tximist espedizioa Everestera

Kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. 

1974ko Tximist espedizioa Everestera Kultura etxea

Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. 

Herriak

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»