Elgetako herri eskolako komunitateak urteroko gaztaina-erre jana egingo du, 15:00etatik 16:00etara, frontoi zaharrean. 3 urteko gelako umeak izango dira gazteenak eta LH6koa nagusienak. Ikasleek kantuan eta dantzan egingo dute, eta, ondoren, erretako gaztainak jango dituzte Maala guraso elkartearen eskutik.
Ipin kontaketa Lukene Igartua eta Izar Mendiolarekin: 'Erraldoiarena' eta 'Zapaburuarena' ipuinak kontatuko dituzte.
Hitza, musika eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizuna
Aratz elkarteko kideek batukada doinuekin emango dute Atzegiren sentsibilizazio kanpainaren berri.
Arantzazuko paisaia berezia behatoki astronomiko bilakatuko dute; izan ere, izarretara begira jartzeko saioa burutuko dute Arantzazu Parketxean Jesus Arregi astrofisikaria aretxabaletarrarekin. Sarrera: helduek zortzi euro, 8 eta 12 urte artekoek sei euro. Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena: arantzazu@gipuzkoanatura.eus edo 943 78 28 94.
Garazi Esnaola piano-jotzaile lizartzarrak Ez gaude hemen bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du. Hamabost urte inguruko ibilbidea du Euskal Herriko musika-eszenan, eta gaztetatik aritu da hainbat proiektutan, bai zuzenekoetan bai estudioko grabazioetan. Bere ibilbidean Izaro eta Janus Lester bezalako artistekin lan egin du.
Dani Nel.Lo musikari bartzelonarrak Bric-à-Brac izeneko albuma aurkeztuko du Elgetako Ozkarbi elkartean. Lagun izango ditu Gerard Nieto organoan, Ramon Angel Rey baterian eta Jan Nieto gitarrarekin. Antolatzailea: Goibeko elkartea. Sarrera: 5 euro.
Bere ibilbide oparoari 90ko hamarkadan eman zion hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide gisa, eta 2000tik aurrera bakarlari moduan. Hemen beharko luke da bere bakarkako 13. diskoa. Sarrera: zortzi euro.
'Ruega por nosotros' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Daniel Monzon. Iraupena: 136 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Javier Calvo eta Javier Ambrossi ezagunek zuzendutako La bola negra (Espainia, 2026, 158 min.) filma izango dute helduek azaroko lehen asteburuan. Sei emanaldi izango dira azaroaren 5etik 9ra bitartean eta azkena, hilaren 12an. Sarrera: 5 euro.
Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.
Udal artxiboko boluntarioek antolatuta, Elgetako argazki zaharren III. erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Ordutegia: Urriak 30, 18:00-20:00 Urriak 31, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00 Azaroak 1, 11:00-14:00 Azaroak 6, 18:00-20:00. Azaroak 7, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00 Azaroak 8, 11:00-14:00.
Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketa inauguratuko da. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko lotura historikoa eta gaur egungo industriaren ekarpena jasotzen ditu. Inaugurazioa: urriaren 30ean, 18:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan.
Izan Iñurri elkartearen ‘(Min)bizi’ erakusketak minbiziaren inguruko tabuak hautsi eta gaixotasunaren bizipenak ikusarazi nahi ditu, euskal kulturatik eta feminismotik abiatuta.
Bidezko merkataritza ezagutzeko, Medicus Mundi elkarteak antolatutako erakusketa izango da ikusgai, astelehenetik egubakoitzera.