Javier Calvo eta Javier Ambrossi ezagunek zuzendutako La bola negra (Espainia, 2026, 158 min.) filma izango dute helduek azaroko lehen asteburuan. Sei emanaldi izango dira azaroaren 5etik 9ra bitartean eta azkena, hilaren 12an. Sarrera: 3 euro.
Irati Gorostiagaren 'Aro Berria' filma (102 minutu) proiektatuko dute eta solasaldia egongo da Aimar Uribesalgo eta Maite Mugarza aktoreekin.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa, Joxemari Iturralde dinamizatzailearekin.
Galdera existentzialei tiraka, Jon Sarasuak eta Mikel Artolak Hondoaz galde elkarrizketa-liburua ondu dute eta Biderako Sintesiak izeneko liburu-sail berriaren baitan argitaratu du Elkarrek. Sarasuak berak aurkeztuko du liburua Goienak eta Loramendi euskara elkarteak elkarlanean antolatuta.
Esnatu gure hizkuntzak har dezan arnas hitzaldia egingo du Ibon Aginaga UEMAko teknikariak. Euskal Herriko eta Bergarako egoera soziolinguistikoaren argazkia ere egingo dute.
'Ruega por nosotros' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Daniel Monzon. Iraupena: 136 minutu. Gaur ikuslearen eguna da, sarrera da 4,50 euro.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketa inauguratuko da. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko lotura historikoa eta gaur egungo industriaren ekarpena jasotzen ditu. Inaugurazioa: urriaren 30ean, 18:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan.
Izan Iñurri elkartearen ‘(Min)bizi’ erakusketak minbiziaren inguruko tabuak hautsi eta gaixotasunaren bizipenak ikusarazi nahi ditu, euskal kulturatik eta feminismotik abiatuta.
Udalak azaroko hilabete kulturalaren baitan antolatuta, ordu eta erdiko bi saioko komiki tailerra udaletxeko areto nagusian. Egunak: azaroak 9 eta 10, 18:00etatik 19:30era. Izen-emateak: 943 76 80 22 edo kultura@elgeta.eus.