Infinitudrama konpainiaren euskarazko antzezlana da, laguntasuna, elkarri egindako promesak eta etsipenak ardatz dituen lana, lau lagunek kontatuta –Intza Alkain, Maite Aizpurua, Maiana Etxeberri eta Ane Garcia–. Publikoari laguntasunaren inguruko hausnarketa eragiteko asmoz igoko dira oholtzara, umorea, emozioa eta konplizitatea uztartuz. Sarrera: 6 euro (aldez aurretik kiroldegian eta azaroaren 2tik aurrera Bibe-n)
Gure planetaren etorkizuna arriskuan dago, eta zu zara, taldearekin batera, mundua salbatu dezakeen ¡ bakarra! Adina: 9-15 urte. Izen-ematea, azaroan 8a arte, hemen.
Musika eskolako bandaren Santa Zezilia eguneko kontzertua.
Leire Bilbaoren unibertso poetikoak haurren irudimena pizten du bere liburu ezagunen bidez. Berak sortutako "ortu" eta mundu literario horretan, hitzek, errimek eta naturako izakiek topo egiten dute jolaserako espazio paregabe bat sortuz. Sarrera: Doan. Adina 4urtetik 114 urtera.
Bea Egizabalek eskainiko duen Gregoria bakarrizketarako sarrerak sei eurotan salgai daude aldez aurretik. Sarrerak kiroldegian bertan edo bibe.me bidez eskuratu daitezke.
Musu bete urte ikuskizun berriarekin izango dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Eskoriatzan. Sarrerak salgai: Kiroldegian: 6 eurotan www.bibe.me azaroaren 13tik aurrera (+%10). Adin guztietakoek beharko dute sarrera emanaldira sartzeko.
Ardo desberdinak dastatzeko aukera izango da; jateko, kroketa eta pintxo bereziak eta guztia, herriko txistularien erromeriak lagunduta.
DJ Motoren emanaldia, adin guztietarako rantxera, pasodoble eta kantu dantzagarrien errepertorio zabalarekin.
Ez zaude erotuta. Indarkeria bikarioaren egia. Indarkeria bikarioaren bihotzera egindako bidaia kontatzen du: seme-alabak amak kaltetzeko eta sufriarazteko erabiltzen direnean. Sarrera: Doan. Hizkuntza: Gazteleraz. Azaroaren 25 egunaren baitako ekintza.
Neska liderrak, panpinekin jolasten diren mutilak, printzesa izan nahi ez duten neskak, gerra gorroto duten mutil bakezaleak, printze beldurtiak. Ene! Charles Perrault eta Grimm anaiek horrelakoak sartu izan balituzte haien ipuinetan… Kontalaria: Maite Franco.Adina: +4 urte.
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoan bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste reggaetona, reggeae, balada, cumbia edota popa bertsotara ekarrita. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Haizea Arana eta Maddi Ane Txoperena.Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga.Musikariak: Manex Pagola Apezetxea eta Libe Goenaga Arrieta. Sarrera: 6€ (aldez aurretik kiroldegian eta azaroaren 13tik aurrera bibe.me
Zerendepya Aretxabaleta eta Arrasate inguruko rock taldea da. Rockaren eta Hard Rockaren urrezko garaietako kantuak zein abesti propioak jorratzen dituen power trio indartsua da.
13:00 Garazi eta Amaiur: kontzertu akustikoa. 15:00 Herri bazkaria. Txartelak: azaroaren 6tik 26ra kiroldegian eta Inkernun salgai. Ondoren, dantzaldi gidatua Eskoriatza eta Aretxabaletako musikariekin. 21:00 Maskak taldearen kontzertua: Itsasu eta Bidarraiko musikariek sorturiko pop-rock musika taldea.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||