Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta mendi irteera Atxorrotxera eta babajana Ozkarbi elkartean. Irteera hiruzpalau ordukoa izango da. Ezinbestekoa da bai baterako zein besterako aurrez izena ematea. Azken eguna: azaroak 19.
Santa Zeziliaren omenezko kalejira egingo du Bergarako Txistulari Bandak.
Musikarien patroia den Santa Zezilia eguna. 12:00etan, Alboradak txistulari taldearen kalejira. 19:30ean, Antzuolako Beti gorri txarangaren kalejira.
Bergarako Musika Bandak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua egingo du.
Santa Zeziliaren omenezko emanaldia.
Patrulla canina animaziozko filma (Estatu Batuak, 2026, 88 min.) izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
DJ Motoren emanaldia, adin guztietarako rantxera, pasodoble eta kantu dantzagarrien errepertorio zabalarekin.
Jon Mestre eta Oñati abesbatza elkarrekin gaurko emanaldian, Musikegunak egitasmoaren barruan. Sarrera da zortzi euro.
'Tiempos de ilusión' filma (Frantzia, 2026). Zuzendariak: Olivier Nakache eta Eric Toledano. Iraupena: 116 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Javier Barden, Victoria Luengo eta Raul Arevalo protagonista dituen Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El ser querido filma (Espainia, 2026, 135 min.) emango dute. Sarrera: 5 euro.
Eskubaloiko entrenatzaileendako jardunaldiak, Eltzian. 10 lagunek hartuko dute parte, tartean Iñaki Mendarozketak, Aloña Mendiko presidenteak.
'Oveja Shaun: misión calabaza' animaziozko filma (Erresuma Batua, 2026). Zuzendariak: Steve Cox eta Matthew Walker. Iraupena: 80 minutu. Sarrera da 4,50 euro.