Ikasturteko hamabosgarren ibilaldia egingo dute, Goyenetxe Fundazioaren eskutik.
Santa Zezilia Eguna ospatuko du Bergarako Musika Eskolak: 17:00 Trikitilarien kalejira Jubilatuen Etxetik. 17:30 Gazte Banda eta ikasleen kalejira Musika Eskolatik. Jarraian: txokolate-jana Oxirondon.
Haurrentzako tailer dinamiko eta parte-hartzailea, euskal kulturako erraldoien munduan murgiltzeko. Bi orduz, haurrek erraldoien egitura eta muntatzen ikasiko dute eta erraldoiekin dantzan arituko dira. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako neska-mutikoentzat. Eguraldi onarekin Iralabarri plazan eta euria eginez gero Karmele Igartua aretoan. Izena Arkupen eman behar da 5 euro ordainduta.
Jabetze Eskolak antolatuta, ikastaro honetan dantzaren bidez norberaren buruarekin eta ingurukoekin harremanduko dira eta euren gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jarriko dituzte. Gorputz kontzientzia landuko dute, mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko. Parte hartzeko ez da aurrez dantzan jakin behar. Irakaslea: Oihane Vicente. Urriaren 8tik martxoaren 11ra. Matrikula: 21 euro.
Bideratzailea: EHko mus federazioa. Hartzaileak: emakumeak. Hizkuntza: euskaraz
Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurreneko ekitaldia, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak antolatuta: 'Aurrera beti'.
Elhuyarreko kideen eskutik, LHko bigarren eta bosgarren mailako umeendako. Aurrez eman behar da izena.
Hodei Etxarteren Izen baten promesa liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta.
Nere Erkiagaren hitzaldiak liburutegiko BiblioHotz zikloaren baitan. Saio guztiak 18:30ean izango dira eta udal liburutegian. Oharra: ez dira egokiak doluan daudenendako. Urriak 22: Heriotzaz hitz egiteak ez gaitu hilko. Urriak 29: Bizitza amaieran, gure modua. Azaroak 5: Maitasuna, heriotzaren gai nagusia. Azaroak 12: Gure agurra. Azaroak 19: Osasungintzari begira hasi... Azaroak 26: Osasungintzari begira jarraitu... eta agur on!
Nazioarteko gaietan aditua den EITBko kolaboratzaile Mikel Aramendiren hitzaldia, gai honi buruz: Eta orain, zer? Israelgo hauteskundeen ondoren zerbait aldatu al daiteke Palestinan?. Antzuola-Palestina taldeak antolatuta.
Irantzu Varela Urrestizala (Portugalete, 1974) kazetari eta feministak Monologo izeneko bakarrizketa egingo du (gazteleraz), Jabetze eskolaren baitan.
Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan.
Izan Iñurri elkartearen ‘(Min)bizi’ erakusketak minbiziaren inguruko tabuak hautsi eta gaixotasunaren bizipenak ikusarazi nahi ditu, euskal kulturatik eta feminismotik abiatuta.
Mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko sei saioko tailer zikloa, Iturrigorri elkarteak antolatuta eta Oñatiko udalaren laguntzarekin. Datak: Azaroak 12, 19, 26 eta abenduak 3, 10 eta 17. Doan da baina aurrez eman behar da izena: maribelpachecos@gmail.com.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.