Osteguna, azaroak 5

09:00
14:00

ZTB: Barnetegi Teknologikoa

UNED, Bergara | Hitzaldiak

Adimen Artifizialeko laguntzaileak, enpresa-produktibitateari begira. Begoña Lashayas - MU irakaslea Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan.

ZTB: Barnetegi Teknologikoa UNED

Adimen Artifizialeko laguntzaileak, enpresa-produktibitateari begira. Begoña Lashayas - MU irakaslea Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan.

10:00

Bergara Oinez

Agorrosin, Bergara | Deia

Ikasturteko hamalaugarren ibilaldia egingo dute, Neo kirol enpresaren eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, irteeraren ordez, gimnasio saioak egongo dira. Txangoaren ondoren, hamarretakoa egingo da.

Bergara Oinez Agorrosin

Ikasturteko hamalaugarren ibilaldia egingo dute, Neo kirol enpresaren eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, irteeraren ordez, gimnasio saioak egongo dira. Txangoaren ondoren, hamarretakoa egingo da.

10:00

Minari buruzko tailerra

Arrasateko Nagusien Kontseiluaren egoitza, Arrasate | Deia

Arturo Goikoetxeak emango du. Min mota desberdinak identifikatzeko eta horiek nola landu baloratzeko lehen bilera. Arrasateko Nagusien Kontseiluaren eskutik.

Minari buruzko tailerra Arrasateko Nagusien Kontseiluaren egoitza

Arturo Goikoetxeak emango du. Min mota desberdinak identifikatzeko eta horiek nola landu baloratzeko lehen bilera. Arrasateko Nagusien Kontseiluaren eskutik.

10:00

Sasoibide

Biteri plaza, Arrasate | Deia

Atxabalperaino joango dira.

Sasoibide Biteri plaza

Atxabalperaino joango dira.

16:30
20:15

Odola emateko autobusa

Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza

Odola emateko autobusa jarriko dute Fernando Eskoriatza plazan.

Odola emateko autobusa Fernando Eskoriatza plazan

Odola emateko autobusa jarriko dute Fernando Eskoriatza plazan.

17:00

'Tximeletaren bidaia' ipuin kontaketa

Udaletxe zaharra, Aretxabaleta | Ipuin-kontaketa

Heriotza eta dolua hizpide dituen Tximeletaren bidaia ipuina kontatuko die Manex Beristainek 6 eta 12 urte arteko neska-muitikoei, Loramendi euskara elkarteak antolatuta. 

'Tximeletaren bidaia' ipuin kontaketa Udaletxe zaharra

Heriotza eta dolua hizpide dituen Tximeletaren bidaia ipuina kontatuko die Manex Beristainek 6 eta 12 urte arteko neska-muitikoei, Loramendi euskara elkarteak antolatuta. 

18:00
19:30

Mus ikastaroa

Oñatiko Emakumion Etxia, Oñati | Ikastaroak

Bideratzailea: EHko mus federazioa. Hartzaileak: emakumeak. Hizkuntza: euskaraz

Mus ikastaroa Oñatiko Emakumion Etxia

Bideratzailea: EHko mus federazioa. Hartzaileak: emakumeak. Hizkuntza: euskaraz

18:30
19:30

Hil arte bizi zikloko hitzaldia

Elgetako liburutegia, Elgeta | Hitzaldiak

Nere Erkiagaren hitzaldiak liburutegiko BiblioHotz zikloaren baitan. Saio guztiak 18:30ean izango dira eta udal liburutegian. Oharra: ez dira egokiak doluan daudenendako. Urriak 22: Heriotzaz hitz egiteak ez gaitu hilko. Urriak 29: Bizitza amaieran, gure modua. Azaroak 5: Maitasuna, heriotzaren gai nagusia. Azaroak 12: Gure agurra. Azaroak 19: Osasungintzari begira hasi... Azaroak 26: Osasungintzari begira jarraitu... eta agur on!

Hil arte bizi zikloko hitzaldia Elgetako liburutegia

Nere Erkiagaren hitzaldiak liburutegiko BiblioHotz zikloaren baitan. Saio guztiak 18:30ean izango dira eta udal liburutegian. Oharra: ez dira egokiak doluan daudenendako.

  • Urriak 22: Heriotzaz hitz egiteak ez gaitu hilko.
  • Urriak 29: Bizitza amaieran, gure modua.
  • Azaroak 5: Maitasuna, heriotzaren gai nagusia.
  • Azaroak 12: Gure agurra.
  • Azaroak 19: Osasungintzari begira hasi...
  • Azaroak 26: Osasungintzari begira jarraitu... eta agur on!

18:30

ZTB: 'Wolfram txinpartak' umorezko zientzia bakarrizketak

Seminarixoa, Bergara | Bakarrizketa

Alaitz Ochoa de Eribek gidatuta, Uxue Lazkano biologo konputazionala, Ugutz Basauri geologoa, Miren Aldasoro zoologoa, Unai Garcia Lopez Adimen Artifizialean eta soinu teknologian aditua, Maider Triviño Mimi biokimikaria  eta Tinder Match edo Koxk bideoaren egile eta On Zientzia saridunak arituko dira solasean oholtzan. Doan, aforoa bete arte.

ZTB: 'Wolfram txinpartak' umorezko zientzia bakarrizketak Seminarixoa

Alaitz Ochoa de Eribek gidatuta, Uxue Lazkano biologo konputazionala, Ugutz Basauri geologoa, Miren Aldasoro zoologoa, Unai Garcia Lopez Adimen Artifizialean eta soinu teknologian aditua, Maider Triviño Mimi biokimikaria  eta Tinder Match edo Koxk bideoaren egile eta On Zientzia saridunak arituko dira solasean oholtzan. Doan, aforoa bete arte.

18:30

Mendi Film jaialdiko filmak

Torresoroa, Antzuola | Ikus-entzunezkoak

Arrolak antolatuta, hiru proiekzio: - Aldabide: Espeleologiari buruz eta Euskadin sortua. (12´) - K2 Mon amour: K2ren igoera eta parapentean egindako jaitsiera. Frantsesa (40´) - Un printemps au Mont Blanc: muturreko eskiaz. Frantsesa (38´)

Mendi Film jaialdiko filmak Torresoroa

Arrolak antolatuta, hiru proiekzio:

- Aldabide: Espeleologiari buruz eta Euskadin sortua. (12´)

- K2 Mon amour: K2ren igoera eta parapentean egindako jaitsiera. Frantsesa (40´)

- Un printemps au Mont Blanc: muturreko eskiaz. Frantsesa (38´)

18:30
20:30

'Sustraitik espaziora' dokumentala (Errigora)

Aramaioko Kultura etxea, Aramaio | Ikus-entzunezkoak

Errigoraren Sustraitik espaziora ikus-entzunezkoa ikusgai izango da, UEMArekin lankidetzan. Errigorako kide Alizia Iribarren ere bertan izango da, dokumentala aurkezteko.

'Sustraitik espaziora' dokumentala (Errigora) Aramaioko Kultura etxea

Errigoraren Sustraitik espaziora ikus-entzunezkoa ikusgai izango da, UEMArekin lankidetzan. Errigorako kide Alizia Iribarren ere bertan izango da, dokumentala aurkezteko.

19:00

Ahoztar Zelaieta kazetariaren "Quo vadis, Ertzaintza" liburuaren aurkezpena.

Kartzela Zaharra, Bergara

Datorren ostegunean, azaroak 5, 19:00tik aurrera, Ahoztar Zelaieta kazetariak bere "Quo vadis, Ertzaintza. Anatomia de una deriva ultra" liburua aurkeztuko du Kartzela Zaharrean, Angiolillo liburutegiaren eskutik. Ahoztar Zelaieta Kartzela Zaharreko eta Angiolillo liburutegiko aspaldiko ezaguna da, 2017tik ia urtero etorri baita bere ikerketa-kazetaritzako liburuak aurkeztera.   SINOPSIA: Zer ari da gertatzen Ertzaintzan? Hainbat hamarkadatan, euskal polizia euskal oasiaren koroaren harribitxietako bat izan da. Hala ere, azkenaldian ugaritzen ari dira gatazka-sindikalak, polizia gorputza kontrolatzeko barne-borrokak, ultraeskuindar prozesuak, poliziaren indarkeria kasuak, ustelkeria eta narkotrafiko kasuak, baita irudi hori kolokan jartzen duten Israelek fabrikatutako zaintza teknologiko modu berriak ere. Dokumentazio ofizialean, testigantzetan eta iturri espezializatuetan oinarrituta, Ahoztar Zelaietak hainbat fenomeno aztertzen ditu, hala nola "Ertzainas en Lucha" taldea, EUSPEL indar bozkatuena izatera eraman zuen iraultze sindikala eta polizia barneko presio-taldeen arteko interakzioa. Kasu zehatzetatik haratago, ikerketa honek Ertzaintzaren etorkizuneko polizia-ereduaren definizioan eragina duten faktoreak aztertzen ditu.   1972, Bilbo (Bizkaia, euskal Herria) Kazetari eta kriminologoa. Baserritar gudari baten biloba da eta apaiz ohi euskaltzale baten semea. 1995ean kazetaritza ikasketak utzi zituen Egineko ikerketa-taldean lanpostu huts bat betetzeko. ordurako bi urte zeramatzan Tas-Tas irratian parte hartzen. Baltasar Garzon epailearem aginduz 1998an Egin egunkaria itxi eta gero, ikerketa eta gizarte-salaketa helburu zuen Ardi Beltza aldizkarian ibili zen editore. Garzonek Ardi Beltza ixteko agindua eman zuenean, 2001ean, Kalegorria taldekoekin jarri zen lanean. Aldi baterako utzi zituen kazetaritza-lanak gazte kriminologia ikasketak egiteko. Txalapartarekin argitaratu ditu El narco oasis vasco, Zaldibar zona zero, Residencias SA, Diagnostiko Tolosaldea, La Ertzaintza que viene eta El Pradalismo liburuak.  

Ahoztar Zelaieta kazetariaren "Quo vadis, Ertzaintza" liburuaren aurkezpena. Kartzela Zaharra

Datorren ostegunean, azaroak 5, 19:00tik aurrera, Ahoztar Zelaieta kazetariak bere "Quo vadis, Ertzaintza. Anatomia de una deriva ultra" liburua aurkeztuko du Kartzela Zaharrean, Angiolillo liburutegiaren eskutik. Ahoztar Zelaieta Kartzela Zaharreko eta Angiolillo liburutegiko aspaldiko ezaguna da, 2017tik ia urtero etorri baita bere ikerketa-kazetaritzako liburuak aurkeztera.

SINOPSIA:

Zer ari da gertatzen Ertzaintzan? Hainbat hamarkadatan, euskal polizia euskal oasiaren koroaren harribitxietako bat izan da. Hala ere, azkenaldian ugaritzen ari dira gatazka-sindikalak, polizia gorputza kontrolatzeko barne-borrokak, ultraeskuindar prozesuak, poliziaren indarkeria kasuak, ustelkeria eta narkotrafiko kasuak, baita irudi hori kolokan jartzen duten Israelek fabrikatutako zaintza teknologiko modu berriak ere.

Dokumentazio ofizialean, testigantzetan eta iturri espezializatuetan oinarrituta, Ahoztar Zelaietak hainbat fenomeno aztertzen ditu, hala nola "Ertzainas en Lucha" taldea, EUSPEL indar bozkatuena izatera eraman zuen iraultze sindikala eta polizia barneko presio-taldeen arteko interakzioa.

Kasu zehatzetatik haratago, ikerketa honek Ertzaintzaren etorkizuneko polizia-ereduaren definizioan eragina duten faktoreak aztertzen ditu.

1972, Bilbo (Bizkaia, euskal Herria)

Kazetari eta kriminologoa. Baserritar gudari baten biloba da eta apaiz ohi euskaltzale baten semea. 1995ean kazetaritza ikasketak utzi zituen Egineko ikerketa-taldean lanpostu huts bat betetzeko. ordurako bi urte zeramatzan Tas-Tas irratian parte hartzen. Baltasar Garzon epailearem aginduz 1998an Egin egunkaria itxi eta gero, ikerketa eta gizarte-salaketa helburu zuen Ardi Beltza aldizkarian ibili zen editore. Garzonek Ardi Beltza ixteko agindua eman zuenean, 2001ean, Kalegorria taldekoekin jarri zen lanean. Aldi baterako utzi zituen kazetaritza-lanak gazte kriminologia ikasketak egiteko. Txalapartarekin argitaratu ditu El narco oasis vasco, Zaldibar zona zero, Residencias SA, Diagnostiko Tolosaldea, La Ertzaintza que viene eta El Pradalismo liburuak.

19:00
20:00

Musika-idazkeraren lehen urratsak

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, Oñati | Musika

Musika-idazkeraren lehen urratsak jasotzen dituen erakusketa eta kontzertua. Ganbara Abesbatza arduratuko da dokumentuei bizia emateaz. Ondarearen Europako Jardunaldien bueltan antolatu dute hitzordua.

Musika-idazkeraren lehen urratsak Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Musika-idazkeraren lehen urratsak jasotzen dituen erakusketa eta kontzertua. Ganbara Abesbatza arduratuko da dokumentuei bizia emateaz. Ondarearen Europako Jardunaldien bueltan antolatu dute hitzordua.

19:00

Jazz eta swing kontzertua

Kajoi taberna, Arrasate | Musika

Iñigo Zubizarreta gitarrista arrasatearrarekin batera, Daniel Apodaka (biolina), Ibon Perez (gitarra) eta Enrique Lafuente egongo dira. Jazz klasikoa, swing-a eta jazz manouchea izango dituzte hizpide.

Jazz eta swing kontzertua Kajoi taberna

Iñigo Zubizarreta gitarrista arrasatearrarekin batera, Daniel Apodaka (biolina), Ibon Perez (gitarra) eta Enrique Lafuente egongo dira. Jazz klasikoa, swing-a eta jazz manouchea izango dituzte hizpide.

19:30

'La bola negra' filma

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Zinema

Javier Calvo eta Javier Ambrossi ezagunek zuzendutako La bola negra (Espainia, 2026, 158 min.) filma izango dute helduek azaroko lehen asteburuan. Sei emanaldi izango dira azaroaren 5etik 9ra bitartean eta azkena, hilaren 12an. Sarrera: 5 euro.

'La bola negra' filma Zaraia aretoa

Javier Calvo eta Javier Ambrossi ezagunek zuzendutako La bola negra (Espainia, 2026, 158 min.) filma izango dute helduek azaroko lehen asteburuan. Sei emanaldi izango dira azaroaren 5etik 9ra bitartean eta azkena, hilaren 12an.

Sarrera: 5 euro.

18:00

Argazki zaharren erakusketa

Elgetako kultura etxea, Elgeta | Erakusketak

Udal artxiboko boluntarioek antolatuta, Elgetako argazki zaharren III. erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Ordutegia: Urriak 30, 18:00-20:00 Urriak 31, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00 Azaroak 1, 11:00-14:00 Azaroak 6, 18:00-20:00. Azaroak 7, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00 Azaroak 8, 11:00-14:00.

Argazki zaharren erakusketa Elgetako kultura etxea

Udal artxiboko boluntarioek antolatuta, Elgetako argazki zaharren III. erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Ordutegia:

  • Urriak 30, 18:00-20:00
  • Urriak 31, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00
  • Azaroak 1, 11:00-14:00
  • Azaroak 6, 18:00-20:00.
  • Azaroak 7, 11:00-14:00 eta 18:00-20:00
  • Azaroak 8, 11:00-14:00.

18:00

ZTB jardunaldiak: erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketa inauguratuko da. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko lotura historikoa eta gaur egungo industriaren ekarpena jasotzen ditu. Inaugurazioa: urriaren 30ean, 18:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

ZTB jardunaldiak: erakusketa Aroztegi aretoa

Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketa inauguratuko da. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko lotura historikoa eta gaur egungo industriaren ekarpena jasotzen ditu. Inaugurazioa: urriaren 30ean, 18:00etan.

Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

18:00

1974ko Tximist espedizioa Everestera

Kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. 

1974ko Tximist espedizioa Everestera Kultura etxea

Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. 

18:00

'Min(bizi)' erakusketa

Oñatiko Emakumion Etxia, Oñati | Erakusketak

Izan Iñurri elkartearen ‘(Min)bizi’ erakusketak minbiziaren inguruko tabuak hautsi eta gaixotasunaren bizipenak ikusarazi nahi ditu, euskal kulturatik eta feminismotik abiatuta.

'Min(bizi)' erakusketa Oñatiko Emakumion Etxia

Izan Iñurri elkartearen ‘(Min)bizi’ erakusketak minbiziaren inguruko tabuak hautsi eta gaixotasunaren bizipenak ikusarazi nahi ditu, euskal kulturatik eta feminismotik abiatuta.

18:00

Bidezko merkataritza ezagutzeko, 'Ahaldunduak' erakusketa

Aramaioko Kultura etxea, Aramaio | Erakusketak

Bidezko merkataritza ezagutzeko, Medicus Mundi elkarteak antolatutako erakusketa izango da ikusgai, astelehenetik egubakoitzera.

Bidezko merkataritza ezagutzeko, 'Ahaldunduak' erakusketa Aramaioko Kultura etxea

Bidezko merkataritza ezagutzeko, Medicus Mundi elkarteak antolatutako erakusketa izango da ikusgai, astelehenetik egubakoitzera.

20:00

Traste zaharrak ateratzeko eguna

Oñati, Oñati | Bestelakoak

Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak.  Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.

Traste zaharrak ateratzeko eguna Oñati

Herriak

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»