2026/11/05 19:00

Ahoztar Zelaieta kazetariaren "Quo vadis, Ertzaintza" liburuaren aurkezpena.

Ahoztar Zelaieta kazetariaren "Quo vadis, Ertzaintza" liburuaren aurkezpena.
Kartzela Zaharra, Bergara

Datorren ostegunean, azaroak 5, 19:00tik aurrera, Ahoztar Zelaieta kazetariak bere "Quo vadis, Ertzaintza. Anatomia de una deriva ultra" liburua aurkeztuko du Kartzela Zaharrean, Angiolillo liburutegiaren eskutik. Ahoztar Zelaieta Kartzela Zaharreko eta Angiolillo liburutegiko aspaldiko ezaguna da, 2017tik ia urtero etorri baita bere ikerketa-kazetaritzako liburuak aurkeztera.

 

SINOPSIA:

Zer ari da gertatzen Ertzaintzan? Hainbat hamarkadatan, euskal polizia euskal oasiaren koroaren harribitxietako bat izan da. Hala ere, azkenaldian ugaritzen ari dira gatazka-sindikalak, polizia gorputza kontrolatzeko barne-borrokak, ultraeskuindar prozesuak, poliziaren indarkeria kasuak, ustelkeria eta narkotrafiko kasuak, baita irudi hori kolokan jartzen duten Israelek fabrikatutako zaintza teknologiko modu berriak ere.

Dokumentazio ofizialean, testigantzetan eta iturri espezializatuetan oinarrituta, Ahoztar Zelaietak hainbat fenomeno aztertzen ditu, hala nola "Ertzainas en Lucha" taldea, EUSPEL indar bozkatuena izatera eraman zuen iraultze sindikala eta polizia barneko presio-taldeen arteko interakzioa.

Kasu zehatzetatik haratago, ikerketa honek Ertzaintzaren etorkizuneko polizia-ereduaren definizioan eragina duten faktoreak aztertzen ditu.

 

1972, Bilbo (Bizkaia, euskal Herria)

Kazetari eta kriminologoa. Baserritar gudari baten biloba da eta apaiz ohi euskaltzale baten semea. 1995ean kazetaritza ikasketak utzi zituen Egineko ikerketa-taldean lanpostu huts bat betetzeko. ordurako bi urte zeramatzan Tas-Tas irratian parte hartzen. Baltasar Garzon epailearem aginduz 1998an Egin egunkaria itxi eta gero, ikerketa eta gizarte-salaketa helburu zuen Ardi Beltza aldizkarian ibili zen editore. Garzonek Ardi Beltza ixteko agindua eman zuenean, 2001ean, Kalegorria taldekoekin jarri zen lanean. Aldi baterako utzi zituen kazetaritza-lanak gazte kriminologia ikasketak egiteko. Txalapartarekin argitaratu ditu El narco oasis vasco, Zaldibar zona zero, Residencias SA, Diagnostiko Tolosaldea, La Ertzaintza que viene eta El Pradalismo liburuak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak