Larunbata, azaroak 14



09:30

Irakurketa feminista taldeen topaketa: 'Ahotsak batu, begiradak eraldatu'

Kulturate, Arrasate | Topaketa

Arrasateko Emakume Txokoko Irakurketa feministen guneak, 10. urteurrena ospatuko du aurten.Ospakizunetan leku berezia izango du azaroaren 14an Kulturaten eta Emakume Txokoan egingo den irakurketa feministen topaketa. Liburu jakin batzuen proposamena egin dugu eta horien buelta solasaldiak egingo dira, aldi berean, Kulturaten, irakurle talde feministen dinamizatzaile ezberdinen laguntzarekin: Ainhoa Aldazabalek, Fatima Mernissiren Terraza debekatua. Luciana Alfarok, Yolanda Arroyoren Las negras. Oihana Aranak, Danele Sarriugarteren Beste zerbait. Maider Avaristok, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri. Monica Leivak Sayaka Murataren La Dependienta. Mertxe Tranchek Lilia Mompléren Neighbours. Bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago urriaren 4ra bitartean. Informazio guztia HEMEN  Animatu!!

Irakurketa feminista taldeen topaketa: 'Ahotsak batu, begiradak eraldatu' Kulturate

Arrasateko Emakume Txokoko Irakurketa feministen guneak, 10. urteurrena ospatuko du aurten.
Ospakizunetan leku berezia izango du azaroaren 14an Kulturaten eta Emakume Txokoan egingo den irakurketa feministen topaketa.

Liburu jakin batzuen proposamena egin dugu eta horien buelta solasaldiak egingo dira, aldi berean, Kulturaten, irakurle talde feministen dinamizatzaile ezberdinen laguntzarekin:

  • Ainhoa Aldazabalek, Fatima Mernissiren Terraza debekatua.
  • Luciana Alfarok, Yolanda Arroyoren Las negras.
  • Oihana Aranak, Danele Sarriugarteren Beste zerbait.
  • Maider Avaristok, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri.
  • Monica Leivak Sayaka Murataren La Dependienta.
  • Mertxe Tranchek Lilia Mompléren Neighbours.

Bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago urriaren 4ra bitartean. Informazio guztia HEMEN 

Animatu!!


10:00
23:59

Gantzagako jaiak

Gantzaga auzoa., Aramaio | Jaiak

Egubakoitzetik domekara bitartean ospatuko dira. Gaurko egitaraua:  10:00 Kanpai errepikak. 11:00 Txistulariak. 11:30 XVII. Tortilla Patata Txapelketa. 13:00 Sari banaketa eta bingoa. 17:00 Mus txapelketa. 17:30 Umeendako tailerrak eta puzgarriak. 22:30 Tiger Brothers. 23:00 Suzko erruberak.(19:00etatik aurrera, janari-kamioia egongo da).

Gantzagako jaiak Gantzaga auzoa.

Egubakoitzetik domekara bitartean ospatuko dira. Gaurko egitaraua: 

  • 10:00 Kanpai errepikak.
  • 11:00 Txistulariak.
  • 11:30 XVII. Tortilla Patata Txapelketa.
  • 13:00 Sari banaketa eta bingoa.
  • 17:00 Mus txapelketa.
  • 17:30 Umeendako tailerrak eta puzgarriak.
  • 22:30 Tiger Brothers.
  • 23:00 Suzko erruberak.
    (19:00etatik aurrera, janari-kamioia egongo da).

10:15
12:15

Bisita gidatua Olaso dorrera

Olaso dorrea, Bergara | Bisita gidatua

Olaso dorrea bisitatzeko aukera. 10:15ean, euskaraz; 12:15ean, gaztelaniaz. Prezioa: tarifa kontsultatu. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.

Bisita gidatua Olaso dorrera Olaso dorrea

Olaso dorrea bisitatzeko aukera. 10:15ean, euskaraz; 12:15ean, gaztelaniaz. Prezioa: tarifa kontsultatu. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.


10:30

'Rokodromoa gozatuz'

Rokodromoa (Eguzki auzoa, 7), Antzuola | Jardunaldia

Rokodromoaz gozatuz jarduera; rokodromoan izena emanda daudenentzat, bide berri bat markatu eta denon artean kirola egiteko.

'Rokodromoa gozatuz' Rokodromoa (Eguzki auzoa, 7)

Rokodromoaz gozatuz jarduera; rokodromoan izena emanda daudenentzat, bide berri bat markatu eta denon artean kirola egiteko.


11:00
14:00

Hotz Oñatiren elkartasun azoka

Foruen plaza, Oñati | Azoka

Hotz-Oñatik elkartasun azoka jarriko du goizean zehar plazan.

Hotz Oñatiren elkartasun azoka Foruen plaza

Hotz-Oñatik elkartasun azoka jarriko du goizean zehar plazan.


11:00

'Lurretik mahaira' tailerra

Erguingo gazte txokoa, Arrasate | Tailerra

Herriko ekoizleen lana ezagutzeko, LHko bosgarren eta seigarren mailetako neska-mutikoendako. Online eta presentzialki. Gaur, Kabuena baserriko kideekin. 

'Lurretik mahaira' tailerra Erguingo gazte txokoa

Herriko ekoizleen lana ezagutzeko, LHko bosgarren eta seigarren mailetako neska-mutikoendako. Online eta presentzialki. Gaur, Kabuena baserriko kideekin. 


17:00
18:00

'Ortu poetiko bat xomorro eta piztiz betea', Leire Bilbaorekin

Zaldibar antzokian, Eskoriatza

Leire Bilbaoren unibertso poetikoak haurren irudimena pizten du bere liburu ezagunen bidez. Berak sortutako "ortu" eta mundu literario horretan, hitzek, errimek eta naturako izakiek topo egiten dute jolaserako espazio paregabe bat sortuz. Sarrera: Doan. Adina 4urtetik 114 urtera.

'Ortu poetiko bat xomorro eta piztiz betea', Leire Bilbaorekin Zaldibar antzokian

Leire Bilbaoren unibertso poetikoak haurren irudimena pizten du bere liburu ezagunen bidez. Berak sortutako "ortu" eta mundu literario horretan, hitzek, errimek eta naturako izakiek topo egiten dute jolaserako espazio paregabe bat sortuz. Sarrera: Doan. Adina 4urtetik 114 urtera.


17:00

'Marsupilami' filma umeentzat

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Zinema

Marsupilami (Frantzia, 2026, 99 min.) filma izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.

'Marsupilami' filma umeentzat Zaraia aretoa

Marsupilami (Frantzia, 2026, 99 min.) filma izango dute umeek.

Sarrera: 3 euro.


17:30
21:00

Mikopoteoa Arantzazun

Arantzazu, Oñati | Ospakizunak

Arantzazuko XIII. mikopoteoa. Bi ekintza: 17:30etik 18:45era, hitzaldia Amaia Diaz de Monasteriogurenek: 'Perretxikuak eta onddoak udazkeneko altxorrak, basoko zaporeak'. Gandiaga topagunean izango da hitzaldia. 19:00etatik 21:00etara: mikopoteoa Arantzazuko Santutegia hotelean eta Goiko Benta eta Sindika jatetxeetan. Mikopintxoaren prezioa izango da 1,50 euro.

Mikopoteoa Arantzazun Arantzazu

Arantzazuko XIII. mikopoteoa. Bi ekintza:

  • 17:30etik 18:45era, hitzaldia Amaia Diaz de Monasteriogurenek: 'Perretxikuak eta onddoak udazkeneko altxorrak, basoko zaporeak'. Gandiaga topagunean izango da hitzaldia.
  • 19:00etatik 21:00etara: mikopoteoa Arantzazuko Santutegia hotelean eta Goiko Benta eta Sindika jatetxeetan. Mikopintxoaren prezioa izango da 1,50 euro.

18:00
19:00

'Goazen' telesailaren lehen atala, gaztetxoendako

Espaloia kafe antzokia, Elgeta | Zinema

'Goazen 13' telesailaren lehen atala, gaztetxoendako. Estreinaldia Espaloia kafe antzokian.

'Goazen' telesailaren lehen atala, gaztetxoendako Espaloia kafe antzokia

'Goazen 13' telesailaren lehen atala, gaztetxoendako. Estreinaldia Espaloia kafe antzokian.


18:00
20:00

Mahai-futbol txapelketa

Elgeta | Bestelakoak

Ozkarbi elkarteak azarorako antolatutako ekintzen barruan, mahai-futbol txapelketa eta mahai-jolasen jardunaldia.

Mahai-futbol txapelketa

Ozkarbi elkarteak azarorako antolatutako ekintzen barruan, mahai-futbol txapelketa eta mahai-jolasen jardunaldia.


19:00

Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua

Mariaren Lagundiako eliza, Bergara | Musika

Bergarako Orkestra Sinfonikoak Santa Zezilia eguneko kontzertua emango du.

Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Mariaren Lagundiako eliza

Bergarako Orkestra Sinfonikoak Santa Zezilia eguneko kontzertua emango du.


19:30

'Inurri itsuak' filma

Zaraia aretoa, Aretxabaleta | Zinema

Igor Legarreta bizkaitarrak zuzendutako eta Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga protagonista dituen Inurri itsuak filma (101 min.) izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.

'Inurri itsuak' filma Zaraia aretoa

Igor Legarreta bizkaitarrak zuzendutako eta Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga protagonista dituen Inurri itsuak filma (101 min.) izango dute helduek.

Sarrera: 5 euro.


20:00

Jaime Figueroaren 'El ventrilocuo'

Seminarixoa, Bergara | Bakarrizketa

Jaime, El ventrilocuo beti bakarrik iristen da, bakarrik aurkezten da, bakarrik jarduten du eta, jakina, bakarrik. Hala ere, bera eszenan dagoenean, izaki andana batek laguntzen gaitu, eta gauzak, txikienek ere hartzen dute hitza: paper zati bat, benetako arkakuso-zirku bat edo sai arrea gospel kantari. Ez du kantatzen bakarrik, ez du dantzatzen bakarrik, ez du barre eragiten bakarrik... Sarrera: zortzi euro.

Jaime Figueroaren 'El ventrilocuo' Seminarixoa
Jaime, El ventrilocuo beti bakarrik iristen da, bakarrik aurkezten da, bakarrik jarduten du eta, jakina, bakarrik. Hala ere, bera eszenan dagoenean, izaki andana batek laguntzen gaitu, eta gauzak, txikienek ere hartzen dute hitza: paper zati bat, benetako arkakuso-zirku bat edo sai arrea gospel kantari. Ez du kantatzen bakarrik, ez du dantzatzen bakarrik, ez du barre eragiten bakarrik... Sarrera: zortzi euro.

17:00

'Superthings' filma, umeendako

Zinema-aretoa, Oñati | Zinema

'Superthings' animaziozko filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Victor Monigote. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da 4,50 euro.

'Superthings' filma, umeendako Zinema-aretoa

'Superthings' animaziozko filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Victor Monigote. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da 4,50 euro.


18:00

ZTB jardunaldiak: erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketa inauguratuko da. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko lotura historikoa eta gaur egungo industriaren ekarpena jasotzen ditu. Inaugurazioa: urriaren 30ean, 18:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

ZTB jardunaldiak: erakusketa Aroztegi aretoa

Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketa inauguratuko da. Erakusketak Bergararen eta industriaren arteko lotura historikoa eta gaur egungo industriaren ekarpena jasotzen ditu. Inaugurazioa: urriaren 30ean, 18:00etan.

Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.


18:00

1974ko Tximist espedizioa Everestera

Kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. 

1974ko Tximist espedizioa Everestera Kultura etxea

Argazki erakusketa: '1974ko Tximist espedizioa Everestera'. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. 


19:30

'Sacamantecas' filma

Zinema-aretoa, Oñati | Zinema

'Sacamantecas' filma, euskaraz. Azpi tutuluak gazteleraz. Zuzendaria: David P. Sañudo. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. 

'Sacamantecas' filma Zinema-aretoa

'Sacamantecas' filma, euskaraz. Azpi tutuluak gazteleraz. Zuzendaria: David P. Sañudo. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. 

Herriak

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»