2026/11/14 09:30

Topaketa

Irakurketa feminista taldeen topaketa: 'Ahotsak batu, begiradak eraldatu'

Irakurketa feminista taldeen topaketa: 'Ahotsak batu, begiradak eraldatu'
Kulturate, Arrasate

Arrasateko Emakume Txokoko Irakurketa feministen guneak, 10. urteurrena ospatuko du aurten.
Ospakizunetan leku berezia izango du azaroaren 14an Kulturaten eta Emakume Txokoan egingo den irakurketa feministen topaketa.

Liburu jakin batzuen proposamena egin dugu eta horien buelta solasaldiak egingo dira, aldi berean, Kulturaten, irakurle talde feministen dinamizatzaile ezberdinen laguntzarekin:

  • Ainhoa Aldazabalek, Fatima Mernissiren Terraza debekatua.
  • Luciana Alfarok, Yolanda Arroyoren Las negras.
  • Oihana Aranak, Danele Sarriugarteren Beste zerbait.
  • Maider Avaristok, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri.
  • Monica Leivak Sayaka Murataren La Dependienta.
  • Mertxe Tranchek Lilia Mompléren Neighbours.

Bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago urriaren 4ra bitartean. Informazio guztia HEMEN 

Animatu!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak