Datorren azaroaren 19an, osteguna, 19;00tik aurrera, "KERMANEN HILKETA: INPUNITATEA" hitzaldia izango dugu Kermanen guraso diren Arantzazu Beitia eta Roberto Villaterekin. Hitzaldia Angiolillo liburutegiak antolatzen du.
Kerman Villate Beitia, 2025ko otsailaren 23ko goizaldean portero batek hil zuen eraso bortitz batean, tartean inolako istilurik izan gabe. Hasiera batean epaileak "asesinato" moduan kalifikatu zuena prozesuan zehar, beste eragile judizial batzuek, elementu berriak azaldu gabe, ordura arte egindako ikerketa suntsitu dute krimenaren larritasuna gutxitzeko.
Momentu honetan hiltzailea kalean dago. Honexegatik Egia Kermanentzat Elkarteak antolatutako hitzaldiek, bi asmo dauzkate; alde batetik gertaera ezagutaraztea eta haren inguruan zabaldu diren sasi informazioak ondo azaltzea. eta bestetik hilketaren momentutik bertatik hasi eta prozesu guztian zehar agerian geratu den inpunitatea salatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.