Pepa Bojo psikologoaren hitzaldia, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Saharari buruzko hitzaldia antolatu dute gaurko Esperientzia Gelak eta Goienagusik elkarlanean. Garazi Hach Enbarek etorriko da eta hauxe da hitzaldiaren izenburua: 'Mendebaldeko Sahara: gatazkak jarraitzen du. Zergatik?'
'Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen' hitzaldi irekia egongo da gaur. Amaia Agiriano izango da hizlaria (psikologoa, irakaslea eta arkitektoa, gaitasun handietan aditua) guraso, irakasle eta haurren inguruan diharduen edonori zuzendutako hitzaldia da, herri osoari irekia, Urgainek antolatuta.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatuta, Iñaki Sagredok egingo duen hitzaldia: "Nafar estatua defendatzen, Gipuzkoatik Amaiurrera" (Urtarrilean zen egitekoa baina denboraleagatik atzeratu egin zuten).
Felix Zubia medikua dator Oñatira, Esperientzia Gelara, Goienagusi barruan. Minbiziaz egingo du berba.