Debagoieneko artzain eta baserritarrek Oñatiko bilketara eraman beharko dute artilea, uztailaren 10ean. Aurrez, telefonoz deitu beharko dute zenbaki honetara: 696 433 602. Bertan jakinaraziko zaie zein ordu eta tokitan entregatu beharko duten artilea.
Ikasturteko zortzigarren ibilaldia egingo dute Bergarako Udalaren eskutik.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan egongo da gaur.
Honako egitaraua antolatu dute Aldaiegia auzoan San Kristobal egunean: 12:00 Meza nagusia. 12:45 Ibilgailuen bedeinkapena. 13:00 Erretiratuendako luntxa. 21:00 Afaria auzotarrendako.
La Ocaña LGTBI mugimenduaren ikonoaren gaineko dokumentala proiektatuko da. Ondoren, sexu-aniztasunari buruzko solasaldi bat izango da uztailaren 12an margotuko den muralaren diseinuari begira.
Arrasate Blues jaialdiaren baitan. Debalde
San Kristobal zaindaria izango dute gogoan Larrino auzoan: 19:30 Kanpai errepikak. 2'0:00 Meza. Ondoren automobilen bedeinkapena eta mokadutxoa. Saria jasoko du autoa dotoreen apainduta duenari.
San Kristobal eguna ospatuko dute gaur Oñatin: 19:45ean, ibilgailuen pilaketa santutxuan, Olabarrietan 20:15ean, ibilgailuen bedeinkazioa 21:00etan, afaria Soraluze jatetxean
Naturtzaindia elkarteak gidatuta, saguzarren bueltako ariketak egingo dituzte.
Herri Eguneko –urriak 4– talo taberna kudeatzeko deialdia. Aurkezten den taldearen ardura izango da: horniketa eta ustiaketa osoa. Lortutako irabaziak taldearentzat izango dira. Informazioa eta izen-ematea, kultura etxean: kultura.idazkaritza@onati.eus edo 943 78 03 53.
Oñati ezagutzeko bisita gidatuak: Santic Spiritus unibertsitatea, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, eta San Migel parrokia, Gebara familiaren boterea irudikatzen duena XIV.etik XIX.era. Bisita gidatuak 13:00etan. Tlf: 943 78 34 53 Oñatiko Turismo Bulegoa eta Erdi Aroko San Migel errota. Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara. Tlf: 943 78 34 53 Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa; Oñatik txokolatearen industrian izandako tradizioa. Denda ere badu. Bisita gidatuak: 12:00etan. Tlf: 605 76 35 95 Arrikrutz koba. Euskal Herriko paisaia karstikoaren adibide aparta. Mendeetan zehar ura arrokan zizelkatutako koba hau aitzindarietako bat izan zen Euskal Herriko ikerketa paleontologikoan. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 08 20 00 Arantzazuko santutegia. Erlijioak eta arteak bat egiten dute han. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 10:30etan eta 15:30ean euskaraz, 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Aizkorriko parke naturaleko interpretazio zentroa. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 78 28 94
Elkarteko kideek erakusketa jarriko dute dute Aroztegi aretoan uztailaren 4tik 13ra. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.