Komikiaren eguna izan zen pasa den egubakoitzean, eta ez da oharkabean pasa. Izan ere, euskal komikigintzaren azken 45 urteen errepasoa egiten duen erakusketa zabalik da Oñatin. Aproposa gure komikigileek garai bakoitzeko gaiak, testuingurua eta estetika nola islatu izan duten jakiteko.