Itsas Salbamendu Humanitarioa berbagai, Goienagusik antolatutako hitzaldian

Julen Murua Mesonero 2024ko urr. 18a, 13:34

Urria hasieran egin zuen Goienagusik ikasturte berriko aurkezpen ekitaldia, eta urrirako antolatutako hitzaldien artean dago asteon Oñatiko Santa Ana aretoan egindakoa. Izaskun Arriaran aramaioarra izan da hizlari gonbidatua eta Itsas Salbamendu Humanitarioa izan du berbagai, Aita Mari itsasontzia, elkartasunaren sinboloa Mediterraneoko ur zurrunbilotsuetan izenpean aurkeztu duen hitzaldian.

2015. urtean sortu zen Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundea, Siriako gerratearen ondorioz. Arriaran, baina, bi urte geroago hasi zen erakundean laguntzen, gaur arte. Egun, beste hainbat proiektutan murgilduta dago Arriaran; esaterako Nikaraguan eta Ekuadorren tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen etxeei laguntzen edota Ugandako kanpamenduetako egoera ezagutu eta eurei ere laguntza eskaintzen. Horren harira, Arriaranek dio Goienagusik antolatutako bezalako hitzaldiak egitea "oso garrantzitsua" dela gizarte sentsibilizazioa garatzeko.

Albiste izan da azken astean Itsas Salbamendu Humanitarioa; izan ere, erakundeak demanda bat aurkeztu du Burrianako Udaleko VOXeko zinegotzi eta Valentziako Parlamentuko diputatu Jesús Albiolek atzera egin eta Aita Mariren aurkako akusazioak zuzen ditzan. Horren harira, Arriaranek adierazi du salatzen dituztela "jendearekin negozioa egitea leporatuta. Hori da betiko beraien arma. Salaketa jarri da baina, badakizue, eskuina beti dago gainean hasiera-hasieratik. Ikusiko da zertan geratzen den guztia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak