Hemen ere entzun dezakezu Arrasate Irratia. Urritik ekaina bitartean Igo Autobusera! saioa egiten dugu eta ekainetik urria bitartean, berriz, Uda Giroan saioak hartzen du lekukoa. Arrasateko albisteak eta gaiak lehenesten ditugu gure irratsaioetan. Horretaz gain, zozketak; agenda-hitzorduak, eguraldi iragarpena... Elkarrizketa tartea ere izaten da egunero gure saioaren bigarren geltokia edo zatia. Eta eguerdian, gure mugetatik kanpo dauden albisteak eskaini aldera, egunero 13:00etatik 14:00 bitartean, Euskadi Irratiarekin bat egiten dugu.