Telebista

ALBISTEAK

Eguneko albiste nagusiak jasotzen dituen saioa.
Egilea: Goiena
48 atal ikusteko
Lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko, greba egiten dabiltza gaur Osakidetzan
2026/10/30

Gaur, hilak 30, eta abenduaren 9an, 10ean, 11n eta 14an deitu dituzte greba egunak. Sindikatuen helburua da Osakidetzako langileen lan-baldintzak duintzea, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak bermatzea eta herritar guztiei kalitatezko osasun-arreta publikoa eskaintzea.

3 min
Tasak eta zergak %4,43 igoko dira Oñatin datorren urtean
2026/10/30

Datorren urteko udal ordenantzak onartu ditu Oñatiko udalbatzak urriko osoko bilkuran. %4,43ko igoera proposatu du Udal Gobernuak, eta horixe igoko dira 2027an, gobernuko kideek horren alde bozkatuta. Alderdi jeltzaleak ondo ikusi du tasak igotzea, baina ez zergen igoera orokorra hori izatea, eta aurka bozkatu du.

4 min
Albisteak: Alboko esklerosi amiotrofikoaren gaineko sinposio zientifikoa Arrasaten; Gomestio baserriko ondarea; eta lanak Urkulun, oinezkoentzako bide seguruak eraikitzeko
2026/10/29

Hemen Debagoiena saioko albiste nagusiak, honako hauek: Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren gaineko sinposio zientifikoak 23 bat zientzialari elkartu ditu Arrasaten; kultur ondare den Gomestio baserriko azken egurrak, errepide bazterrean daudela salatu du Arrasate Zientzia Elkarteak; eta bukatzeko, Urkulun, Aozaratzaren eta urtegiaren arteko oinezkoentzako bide segurua eraikitzeko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

10 min
Kooperatibaren xedea egokitu eta zabaldu egin du Leintz Bailarako Ekiolak
2026/10/28

Leintz Bailarako Ekiolak ezohiko batzar orokorra egin zuen atzo arratsaldean. Kulturateko Areto Nagusian izan zen, eta bazkideentzat zuzenduta egon zen batzarra. Guztira hamahiru puntu aztertu eta bozkatu zituzten, eta, besteak beste, kooperatibaren xedea egokitu, zabaldu eta estatutu aldaketak onartu zituzten. 

3 min
Albisteak: Espainiako erregearen bisita Mondragon Taldera, Oñatiko 48. Musikegunetako programazioa aurkeztuta eta Domu Santu Egunaren gaineko kale inkesta.
2026/10/28

Mondragon Taldeko ordezkariekin izan da Felipe VI.a erregea, Imanol Pradales lehendakariarekin batera. Aretxabaletako Otalora jauregia bisitatu dute lehenik eta ondoren, Oñatira joan dira, Onnera Groupek daukan garbitegi planta ezagutzera. Bestetik, Oñatiko 48. Musikegunak aurkeztu dituzte; lau kontzertua izango dira, azaroko lau zapatutan. Eta bukatzeko, kaleko inkestan, Domu Santu Eguna eta Arimen Gaua ospatzeko ohiturarik duten galdetu diete eskoriatzarrei.

11 min
Albisteak: Aurretiko hitzordurik gabeko txerto-gunea abian da Debagoienean; UEMAren Esnatu ekimenarekin bat egin du Bergarako udalbatzak; eta Eskoriatzako Buztinate elkarteak 10. urteurrena ospat
2026/10/27

Gripearen eta COVIDaren aurkako txertaketa kanpainaren baitan, aurten lehen aldiz hitzordurik gabe txertoa jartzeko aukera dago, eta, lehen astean, 955 pertsonen jarri dute. Bestetik, urriko ohiko osoko bilkura egin dute Bergaran, eta besteak beste, UEMAren Esnatu mozioa onartu du udalbatzak aho batez. Eta bukatzeko, 10 urte lokatz artean lelopean ospatu du Eskoriatzako Buztinate buztingintza eta zeramika elkarteak hamargarren urteurrena.

14 min
Albisteak: Aiherraren eta Antzuolaren arteko senidetze-eguna Antzuolan, eta II. Orientazio Proba eta II. Otxoteen Eguna Bergaran
2026/10/26

80 lagun elkartu dira Antzuolan, herriko eta Aierrako senidetze eguna ospatzeko. 42. aldia da egun berezia antolatzen dutena. Bestetik, 400 lagunek hartu dute parte Bergaran, Aranzadi Ikastolak eta Pol Pol Mendizale taldeak antolatutako II. Orientazio Proban. Eta, Bergaran ere, kantuan igaro dute eguna Bigarren Otxote Topaketan. Euskal Herriko bost otxote aritu dira.

15 min
Bonolotoko 186.638 euroko saria egokitu da Arrasateko 'El Ferial'-en
2026/10/23

Bonolotoko bigarren sariak 186.638,94 euro utzi ditu Arrasateko Otalora Lizentziaduna 3. zenbakiko El Ferial administrazioan.  

30 seg
Ipuin kontaketak egin dituzte telefono bidez Aretxabaletan
2026/10/22

Gianni Rodari idazle italiarraren jaiotzaren urteurrenaren harira, ipuinak telefonoz entzuteko aukera izan dute 12 aretxabaletarrek. Hamar boluntariok hartu dute parte kontalari lanetan Aretxabaletako liburutegiak antolatutako ekimenean.

Min 1
Albisteak: Bergarako ITVkoen greban, sindikatuen agerraldia; Arrasateko garbiketa ordenantza berria eta Bergaran domekan ospatuko den II. Otxoteen Topaketa
2026/10/22

Hemen Debagoiena saioko albiste nagusiak, honako hauek: ekainetik greban dauden Bergarako IAT tailerreko langileen ordezkariek egoeraren berri eman dute; bestetik, herritarrak "zigortzea" baino gehiago, "jokabide arduratsuak sustatzea" helburu duen garbiketa ordenantza berria aurkeztu du Arrasateko Udalak. Azkenik, Bergarako II. Otxoteen Topaketa; domekan izango da eta bertan batuko dira Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako otxoteak, herriko Alai Berrirekin batera.

12 min
Albisteak: Osintxuko fusilamenduen 90. urteurrena lore-eskaintzarekin gogoan; ‘Bullyingari galga’ egitasmoaren aurkezpena; eta kaleko inkesta bizimoduaren garestitzearen gainean
2026/10/21

90 urte betetzen dira faxistak Debagoienean sartu zirela 1936ko gerran eta Osintxun bost herrikide fusilatu zituztela. Lore eskaintza eskaini diete herritarrek haien omenez eraikitako monolitoan eta astebururako hainbat ekimen antolatu dituzte Osintxun. Bestalde, Fagor Taldearen Herrigintza lankidetza programaren bitartez gauzatu den Bullyingari Galga! egitasmoa aurkeztu du Ihitten elkarteak. Azkenik, kaleko inkestan, prezioen garestitzearen gainean.

14 min
Albisteak: Manu Arregi Ilatargi taldeko kide zenaren gaineko totem oroigarria; Iturripe kiroldegia berritzeko lanak urte amaieran hastea aurreikusi du Arrasateko Udalak; eta ‘Elisabeth’ antzezlana aurkeztu du Bergara
2026/10/20

Manu Arregi oñatiarra omendu dute Itxumendin. 2022ko urriaren 9a zendu zen Aranzadi Ikastolako irakasle eta Itargi Astronomia Elkartearean sortzaileetako bat izandakoa. Eta haren omenez udan Itxumendin jarritako totemaren inauguratzeko elkartu dira, Arregiren familia, lagun eta gertukoak. Bestetik, Arrasateko Udalbatzak aho batez onartu du Iturripeko kiroldegi berria eraikitzeko lanen esleipena. Construcciones Mariezkurrena eta Construcciones Artzamendi enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak egingo ditu lanak, 29 milioi eta erdi euroren truke, BEZa barne. Azkenik, Bergarako Islada antzerki taldeak, Elisabeth antzezlana aurkeztu du Eskoriatzan.

13 min
124 atal ikusteko
Erritmo onean doaz lanak Aozaratza eta Urkulu artean egiten ari diren oinezkoentzako bidean
2026/10/29

Gipuzkoako Aldundiak hasi ditu Urkulu urtegiaren ingurua hobetzeko lanak. Egiten ari diren jarduketen artean, forma hartzen ari da jada Aozaratza auzoa eta Urkulu urtegia elkartuko dituen bidegorri zatia. Halaber, Areantza auzora doan errepideko hondoraketak konpontzeko lanak ere martxan dira. Eta Basabetik Urkulura igotzeko bidean, laster hasiko dira lanean.

2 min
Jone Lopez Erauskin: "Ikerkuntzan, elkarlana funtsezkoa da; horretarako baliatzen dugu sinposioa"
2026/10/29

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ardatz hartuta, Arrasatela izeneko hiru eguneko jardunaldiak egiten ari dira Arrasaten, bigarren urtez, Dalecandela elkarteak antolatuta. Helburua, gaiari ikusgarritasuna emateaz gain, ikerketa arloko elkarlana sustatzea da, gaitzaren sendabidea aurkitzeko bidean.

4 min
Gomestio baserriko egituren kontserbazioak kezka sortu du Arrasateko Zientzia Elkartean
2026/10/29

Arrasate Zientzia Elkarteak XV. mendeko baserriaren piezak Atxabalpen gordetzeko baldintzak zalantzan jarri ditu, ondare historikoa galtzeko arriskuagatik. Udalak, berriz, egiturak egoera onean daudela ziurtatu zuen ohar baten bidez.

4 min
Herriko musikarien presentzia, Oñatiko 48. Musikegunetan
2026/10/28

Azaroaren 22ko emanaldian Jon Mestre Arzuagak eta Oñati Abesbatzak elkarrekin egingo dute emanaldia. Azaroaren 8ko, 15eko eta 29ko emanaldietan musika klasikoa izango da nagusi: musika lirikoa, ganbera-musika, pianoa eta koru musika, baita gitarra emanaldia ere. Sarrerak salgai daude. 

2 min
Kale inkesta: Domu Santu Eguna ospatzeko ohiturarik badaukazu?
2026/10/28

Domeka honetan, azaroaren 1ean, Domu Santu eguna da. Tradizioz, hildako senideak gogoratzeko eta hilerrira bisita egiteko eguna izan da, baina urteak pasatu ahala, ohiturak ere aldatzen joan dira. Baina, nola bizi dute egun hau herritarrek? Tradizioari eusten diote, ala ohiturak aldatzen ari dira? Galdera horiek egitera irten da GOIENA Eskoriatzako kaleetara.

3 min
Felipe VI.ak Mondragon Taldea bisitatu du
2026/10/27

Imanol Pradales lehendakariarekin egin du bisita Espainiako erregeak. Aretxabaletako Otalora jauregian izan dira lehenik, Mondragon Taldeko zuzendaritza- eta kooperatiba-garapenerako zentroan. Ondoren, Oñatira joan dira, Onnera Groupek Garibai auzoan daukan garbitegi planta bisitatzera.

Min 1
Buztinatek hamar urteko ibilbidea ospatu du Eskoriatzan
2026/10/27

Eskoriatzako buztingintza eta zeramika elkarteak egun osoko ospakizuna egin zuen zapatuan, 10 urte lokatz artean lelopean. Tailerrak, erakustaldiak eta Urrezko Labea sariaren banaketa izan ziren egitarauko jarduera nagusiak.

5 min
955 debagoiendarrek hartu dute txertoa aurretiko hitzordurik gabe
2026/10/26

Erritmo onean doa aurretiko hitzordurik gabeko txerto-gunea Debagoieneko Ospitalean. Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina urriaren 5ean hasi bazuten ere, aurten, lehen aldiz, hitzordurik gabe txertoa jartzeko aukera dago urriaren 19tik. Lehen astean, 955 debagoiendarrek jarri dute.

3 min
UEMAren 'Esnatu' mozioa onartu du Bergarako udalbatzak aho batez
2026/10/27

Atzo, hileko azken astelehena, egin zuen Bergarako udalbatzak urriko ohiko osoko bilkura. Besteak beste, UEMAren Esnatu mozioa eta Aldundiarekin etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko hitzarmena luzatzea onartu zituzten aho batez. Halaber, Olaso Dorrea Fundazioak Telesforo Monzon eta Jose Antonio Agirre ardatz dituen eskultura emango dio dohaintzan Udalari. 

4 min
Otxoteen topaketa Bergaran: aretoan, kalean edo elkartean izan, kantua gozamen giro ederrean
2026/10/26

Bigarren Otxote Topaketa egin zuten urriaren 24an Bergaran, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako bost otxotek egin zuten bat hitzorduarekin. Iruñeko Coro de Voces Graves de Pamplona, Baionako Enara Otxotea, Abanto-Zierbenako Muñatones, Bilboko Txipli Txapla eta Bergarako Alai Berri izan ziren parte hartzaileak, eta Bergarako Musika Eskolako trikitilariak izan zituzten bidelagun. 

3 min
Antzuola eta Aiherra arteko senidetze-eguna ospatu zuten 42. aldiz
2026/10/26

80 bat lagun elkartu ziren zapatuan Antzuolan, bi herrien arteko harremana eta urteetan sortutako adiskidetasuna ospatzeko.Goizean heldu ziren aihertarrak Antzuolara, Olaran etxean egin zieten harrera bertakoek, kafearekin eta askotariko gozoekin. Aspaldiko lagunak berriz ikusteko aukera izan zuten. Harrera ostean, Bergarara joan ziren, Olaso dorrea eta Laboratorium museoa bisitatzera. Bi leku horietan, herriko ondare historiko eta zientifikoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitaren ostean, Antzuolara itzuli ziren bazkaltzera.

3 min
'Tankitanka' eta 'Eskilarazuak' taldeak izan dira azkarrenak II. Orientazio Proban
2026/10/24

Arrakastatsua izan da aurten bigarrenez egindako proba. 395 lagunek parte hartu dute –aurrekoan baino 25 gehiagok–, eta batez ere nerabeen presentzia izan da handitu dena. Eguraldia ere lagun izan dute eta giro paregabean aritu dira.

6 min