ALBISTEAK

Albisteak: Aretxabaletako Udalak 14 milioi euro pasako aurrekontua onartu du 2027rako; Antzuolako Altzeta baserrira bideko lanak, hasita; eta EH Bilduren ekitaldia hauteskunde kanpainaren baitan.

goiena

Hemen Debagoiena saioko albiste nagusiak, honako hauek: 14 milioi eurotik gorako Udal aurrekontua onartu du Aretxabaletako udalbatzak 2027rako, iazkoa baino %12 handiagoa. Bestetik, Antzuolako Basalde auzoan dagoen Altzeta baserrira daraman bidean obrak egiten dabiltza. Bukatzeko, EH Bilduk aldarrikatu du "bloke erreakzionarioari aurre egiteko tresna" dela hauteskunde kanpainaren baitan Arrasaten egindako ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak