Euskal erakunde instituzionaletako ordezkariak, kooperatibismoaren inguruko pertsonak eta herritarrak batu ziren Amaia antzokian. Besteak beste, Pili Kaltzada kazetariak gidatutako ekitaldian, hitza hartu zuten Imanol Pradales lehendakariak, Pello Rodriguez Mondragon Korporazioko presidenteak, Patxi Olabarriak Euskadiko Kooperatiben Kontseiluko presidenteak eta Lourdes Idoiaga Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko presidenteak.
Emakumeen eta gazteen ekarpenak ere tarte berezia izan zuen, etorkizuneko kooperatibismoa eraikitzea mahai gainean jarrita. Musikak eta antzerkiak osatu zuten arratsaldea, Gontzal Mendibilen eta Goikobalu abesbatzaren kantuekin. Azaroaren 29an beteko dira 50. urte Arizmendiarrieta hil zela eta, ekitaldi honekin argi geratu da On Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarea bizirik badago ere, etorkizunera begira jarraitzeko erronka ere badagoela.