Oñatiko Musika Bandak Argiak izenburupean osatu du 2026-2027ko denboraldirako programa. Sei emanaldi izango dira guztira; askotariko musika estiloekin eta kolaborazioekin, eta domekan egin zuten lehen kontzertua Zubikoa kiroldegiko frontoian.
Oñatz dantza taldekoen kriskitinak ere entzun ahal izan ziren emanaldian; Corpus jaietan entzun ohi diren doinuak, baina txistulariez gain, bandaren doinuak oinarri hartuta. Hainbat txalo zaparrada ere entzun ziren; esaterako, Lekeitioko dantza tradizionala den Kaixarranka abestian.
Oñatzeko dantzariendako, bestetik, erronka izan da emanaldi horretarako prestatzea. Gustura gelditu ziren egindakoarekin eta aberasgarria izan da emanaldia baita ere, Aita Madina txistulari taldearendako. Frontoia jendez bete zen eta herritarrek ere gustura jarraitu zuten ikuskizuna.
Arantzazu Ugarte, Arantzazu Bikuña eta Enara Guridi musikariak estreinatu ziren bandako musikari bezala domekako kontzertuan.
Eta hurrengo emanaldia, abenduaren 20an izango da; Gabonetako Hator, hator kontzertua, eguerdiko 12:30ean, frontoian. Herriko askotariko kultur eragileek hartuko dute bertan parte, urtero moduan.