Musikaren erritmoek eta dantzaren mugimenduek bat egin dute Oñatiko Musika Bandak, Oñatzekin eta Aita Madina txistulari taldearekin eman duen kontzertuan.
Corpus jaietan entzuten den Oñatiko Launakoa kantuaren moldaketa bat jo dute, esaterako, bandakoek eta txistulariek elkarrekin, Oñatz dantza taldekoek dantza egiten zuten bitartean. Lekeitioko dantza tradizional ezagunenetako bat den Kaixarranka kantuan ere txalo zaparrada ugari entzun dira publikoaren aldetik.
Normalean txistulariek bakarrik jotzen dituzten hainbat doinu, oraingoan, Oñatiko Musika Banda oinarri dutela entzun ahal izan dira, eta herritarrek txaloekin zoriondu dute parte-hartzaileek egindako lana. Zubikoa kiroldegiko frontoia jendez lepo egon da, bandaren ikasturteko lehen kontzertuan.