Herriko dantzariekin eta txistulariekin batera joko du musika bandak domekan

Oihana Elorza Gorostiza

Bandaren kontzertuetako bat Zubikoako frontoian.

Denboraldi honetako lehenengo kontzertua emango du herriko musika bandak domekan, 13:00etan, Zubikoako pilotalekuan. Hiru kide berriren lehen kontzertua ere izango da.

Argiak izenburupean osatu du 2026-2027ko denboraldirako programa Oñatiko Musika Bandak. Sei emanaldi izango dira guztira; askotariko musika estiloak eta kolaborazioak izango dira horietako bakoitzean. Eta domekan, hilak 15, izango da lehendabizikoa. Herriko beste bi kultur taldetako kideak izango dituzte ondoan, gainera, bandako musikariek: Oñatz dantza taldekoak eta Aita Madina txistulari taldekoak. 

Pieza ezagunak

Herriko talde eta eragileekin batera musika bandak egin ohi dituen kontzertuetako bat izango da, beraz, denboraldi honetako lehenengoa. 50 minutuko emanaldia izango da, eta oso ezagunak diren euskal piezak joko dituzte; Txanton piperri, Ikusi mendizaleak eta San Juan zortzikoa, besteak beste. Gainera, hiru musikarik egingo dute euren estreinaldia bandan: Enara Guridi oboearekin eta Arantzazu Ugarte eta Arantzazu Bikuña fagotarekin. 

Arantzazu Bikuña, Enara Guridi eta Arantzazu Ugarte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak