61. Behobia-Donostia lasterketak emandakoaren laburpena debagoiendarren bizipenak jasota; Goizper Bergara eta Biotz Aloña Mendi taldeen arteko saskibaloi derbia oñatiarrentzat; eta Aloña Mendi eta Bergararen arteko eskubaloi derbia Harmailatik saioaren baitan.
Hogeigarrenez egin dute Soraluze eta Bergara lotzen dituen lasterketa herrikoia, eta tarte berezia egin diote probari Goiena telebistako Harmailatik saioan, lasterketaren jarraipena egitearekin batera, protagonisten ahotsak jasota.
Soraluze eta Bergara lotzen dituen Antxintxika krosaren 20. edizioa urriaren 31n jokatuko da. Antxintxika Triatloi Taldeko Ritxar de Goñi, Patxi Torres eta Eneritz Urrutia izan dira Goiena telebistako platoan horren berri ematen. Eskubaloian, ostera, derbia jokatu zuten zapatuan bergararrek eta arrasatearrek, eta etxekoentzat izan zen garaipena. Horiek eta gehiago Harmailatik saioan.
Mikel Ugarte triatletari elkarrizketa, Hawaiiko Ironmanetik bueltan; Nerea Agirrezabal arraunlaria omendu du BKEk; boxeo jaialdia egin dute Bergaran; Burdinolak liga jardunaldia jokatu du Labegaraietan.
Harmailatik saioan Mondrateren eta Entrerrios Zaragoza taldearen arteko laburpena; ARTk lehen garaipena Baztanen kontra; Onnera Group Aloña Mendik galdu egin du Urnietaren kontra.
Eztala berrituko lehen partidua jokatu du Antzuolak; Amarians errugbi torneoak bi irabazle izan ditu; Jesus Mujika Errastiren liburu aurkezpena Dorletan; Jare Urrutia omendu du Arrasateko Udalak; Mahai tenis torneoa Bergaran.
Mondrateren eta Zierberaren arteko partiduko laburpena (5-5); Arrate Bergara eta Madalen etxegarai Sopaleko finalera sailkatu dira Oñatin; Kirola Herrira ekimena egin dute Arrasaten.
Iñigo Alzola eta Garazi Abasolo izan ziren onenak lasterketa luzean; motzean, Aitor Ugarte eta Edurne Martinez nagusitu ziren. Goiena telebistako Harmailatik saioak jaso ditu probako xehetasun guztiak.
Bigarren B mailan hasiko du denboraldi berria Mondratek, eta platoan izan dira Kevin Barranca eta Xabi Gorroñogoitia.
Derbi garrantzitsua jokatu zuten bergararrek eta oñatiarrek asteburuan, eta Aitor Ugartek zuzentzen duen taldeak lortu zuen garaipena. Xabier Santa Cruz taldeko jokalariak onartu zuen indar handia ematen duen emaitza dela, aste honetan etxean jokatuko duten partidura "aldarte onean" kantxaratzeko.
Domekan jokatu zuten Behobia-Donostia lasterketa ezaguna eta, nola ez, Debagoieneko ordezkaritza zabala izan zen. Goiena telebistak horietako batzuen ahotsak jaso zituen.
Urriaren 31an, zapatua, jokatuko dute Soraluze eta Bergara lotzen dituen Antxintxika krosaren 20. edizioa. Urtemuga bereziaz berba egiteko, Antxintxika Triatloi Taldeko Ritxar de Goñi, Patxi Torres eta Eneritz Urrutia izan dira Goiena telebistako platoan.
Eskubaloian, derbia jokatu zuten zapatuan bergararrek eta arrasatearrek, eta etxekoentzat izan zen garaipena. Hain zuzen ere, bergararrek bigarren zatian erasoan baina, batez ere, defentsan egindako lana izan zen gakoa partidua irabazteko.
Haizea Misolek, Oier Muñozek eta Mikel Garagorrik irabazi egin zituzten euren borrokak eta entrenatzailea pozik azaldu da hiru boxeolariek emandako mailarekin.
Munduko Ironman Txapelketan hamahirugarren postua eskuratu zuen oñatiarrak. Hango esperientziaz, babesle ekonomikoez eta aurrera begirakoez aritu da, besteak beste, Harmailatik saioan.
Hockeyan, Bergaran jokatu dituzte Espainiako gazte mailako lehen bi jardunaldiak. CDE Patinaje linea eta Metropolitano HC taldeak izan ditu aurkari Burdinolak. Galdu egin dute lehena; bigarrena, berriz, irabazi.
Gaztetan futbol jokalari izandako Nerea Agirrezabal arraunlaria omendu du BKEk gaur arratsaldean, Bergarako nesken Euskal Ligako partiduaren atarikoan. Iosu Elorza presidenteak klubaren elastikoa oparitu dio Arraun Lagunak taldeko arraunlariari.
Entrerrios Zaragoza talde indartsuaren aurka ezin izan zuen ezer egin Mondratek zapatuan. Lehen zatia orekatuagoa izan arren, bigarrenean erabat hautsi zuten partidua zaragozarrek (2-7).
Bi partidu galdu eta bat irabazi. Hori da, eskubaloian, gizonezkoen Gipuzkoako txapelketan, Onnera Group Aloña Mendiren orain arteko balantzea. Azken partidua etxean jokatu dute oñatiarrek, Urnietaren aurka, 23-28ko emaitzarekin.
Errugbian, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ARTren senior mailako taldeak zapatuan, Maritxu Kajoi Egunaren biharamunean. 33-13 menderatu zuen Baztan taldea.
Antzuolak 2-1 irabazi dio Ilintxari Gorengo Mailako bigarren neurketan. Eztala eraberrituan izan da, hain zuzen, garaipen hori, eta zaleek harmaila berria estreinatu dute.