Biotz Aloña Mendik eraman du Labegaraietan jokatutako derbia (50-61)

Ibai Irasuegi Garai

Goizper Bergararen eta Biotz Aloña Mendiren gaurko derbiko une bat. Argazkia: Goiena.

Partidu hasieran Bergarako taldea hobeto kantxaratu bada ere, oñatiarrek bigarren laurdenean buelta eman diote markagailuari eta hamar puntuko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira (23-33). Atsedenalditik partidu amaierara bitartean nagusi izan dira Aitor Ugarteren mutilak, eta bergararrek gogor estutu badute ere, ezin izan dute bigarren laurdeneko partziala hautsi. Partidua 50-61 amaitu da. 

Euskadiko bigarren mailako bosgarren jardunaldiaren bueltan, Goizper Bergara eta Biotz Aloña Mendi taldeen arteko derbia jokatu dute gaur arratsaldean Labegaraietan. Derbiak beti derbi badira ere, gaurkoak garrantzia handia zuen bi taldeentzat. Izan ere, aurretik jokatutako lau partiduetatik bakarra irabazi ostean, sailkapeneko beheko postuetatik ateratzeko erabakigarria izan da. Hori horrela, dena ematera atera dira bi taldeak kantxara, eta defentsa gogorra erakutsi dute bi taldeek. 

Bergararrak ondo sartu dira partiduan, eta markagailuan aurretik jarri dira norgehiagokako lehen unean. Lehen laurdenak kolore bakarra izan badu ere, Oñatiko taldea ez da etsi, eta, atsedenaldira joan aurretik, markagailua irauli dute oñatiarrek jarraian sartutako lau hirukori esker. Hamar puntuko aldearekin kantxaratu dira Aitor Ugarteren mutilak bigarren zatian, eta etxekoek baloia eskuetan denbora gehiagoz izan badute ere, azken minutuetara arte partzialari eustea eskuratu du Biotz Aloña Mendik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak