HARMAILATIK

Odei Vazquez: "Herritarrentzat polita da karatea gertutik ikusi ahal izatea"

Eneko Azurmendi Barrena

Gipuzkoako Karate Federazioak eta UDAk antolatuta, Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa jokatu zuten domekan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. UDAko karate saileko Odei Vazquez pozik azaldu da txapelketak emandakoarekin eta aitortu du urtero saiatzen direla txapelketaren bat Aretxabaletan antolatzen. "Aukera ona da herritarrek karatea moduko kirol ezezagun bat gertutik ezagutzeko", gaineratu du.

Aretxabaletako karetekei dagokienez, nabarmentzekoa da, junior mailan, kumitean, Ariane Bartolomek lehen postua lortu zuela. "Borroka bakarra egin behar zuen urrea lortzeko eta ondo irabazi du", azaldu du Vazquezek.

Kata modalitatean, kadete mailan, hirugarren sailkatu zen Maitane Bartolome, egindako hiru katetan maila ona erakutsita. Junior mailan, bestalde, Ariane Bartolomek eta Maren Oroizek ere hirugarren postua eskuratu zuten.

Senior mailan, katan, Joanna Perezek ez du dominarik lortu, "baina katak oso ondo egin ditu", Vazquezen esanetan. Beteranoetan, berriz, Sandra Alvarezentzat lehen txapelketa izan zen eta "lan txukuna" egin zuen. Galdu egin zuen arren, hirugarren sailkatu zen.

Taldearen lana, oro har, modu positiboan baloratu du Vazquezek: "Kata modalitatean espero nuena baino hobeto aritu dira. Kumite modalitatean, berriz, esperotakoa baino okerrago. Normalean, hobeto aritzen dira kumitean".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak