Emakumezkoen karateak hartu du Ibarra kiroldegia

Eneko Azurmendi Barrena

Txapelketa hasi aurretik, karateka guztiek argazkia atera dute.

Gipuzkoako Karate Federazioak eta UDAk antolatuta, Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa jokatu zuten atzo, domeka, alebin mailatik senior mailara arte. 

Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko karatekak aritu ziren lehian, besteak beste –43 karateka guztira–. Ostean, seniorren Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu zuten, emakumezkoena zein gizonezkoena. Debagoieneko honako talde hauek aritu ziren: UDA (Aretxabaleta); Saioa (Arrasate); Aloña Mendi (Oñati); Shotokan (Bergara); eta Giartzu (Bergara).

UDAko Karate saileko Odei Vazquezek modu positiboan baloratu zuen taldeko karatekek egindako lana, eta nabarmendu haientzat gauza polita dela Gipuzkoako Txapelketa Aretxabaletan jokatu ahal izatea. "Saiatzen gara urtero txapelketaren bat hemen jokatzen, askotariko adinetakoenak edota Gabonetakoa. Helburua da karatea erakustea gurasoei eta ikustera etortzen diren herritarrei".

Helburua bete zuten, harmailak jendez beteta egon baitziren goiz osoan zehar. "Guretzat beti da albiste ona harmailak horrela ikustea. Herriarentzat ere, esango nuke, polita dela halako kirol ezezagunak gertutik ikusteko aukera izatea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak