17:00ak aurretik euria gogotik botatzen hasi denean, eta trumoiak tarteko izan arren, inork gutxik espero zuen Mondrateren eta Coras taldeen arteko partidua bertan behera geratuko zenik. Are gehiago, bi taldeak eta epaileak kantxara irten dira, lehiari hasiera emateko asmoz. Orduan konturatu dira, area baten ur putzu handia zegoela. Kalera ematen duen ateetako batetik sartu da.
Toallak, papera eta bestelako tramankuluak erabiliz, ura kentzen eta kantxa sikatzen ahalegindu dira. Epaileak konturatu dira, ur gutxiago egonda ere, kantxaren alboak umelak zeudela, eta partidua ezin zela jokatu.
Mondrateren presidente Kevin Barrancak Iturripen jokatzea proposatu die, epaileei eta Zaragozako taldeari, hainbat kontsulta egin ostean, libre zegoela jakinda. Epaileen eta federazioaren oniritzia izanda ere, kanpoko taldeak ez du jokatu gura izan, eta behin betikoz bertan behera utzi dute partidua.