Telebista

DANBAKAST

Egilea: Goiena
26 atal ikusteko
'Danbakast': sarituen biharamuna
2025/01/23

Bukatu berri den Danbaka Musika Lehiaketaren seigarren aldiko irabazleak izango dira aste honetako Danbakast saioaren gonbidatu bereziak: sari nagusia irabazi duen Malko taldeko Unai Izura; Publikoaren Saria jaso duen Chadi Ayastuy, K-Po taldeko burua; eta Markel Bengoa, Danbaka-Ekinez Saria lortu duen 721-Gogor Gabiltza taldeko kidea. Finalean bizi izandakoaz, sariez eta aurrera begirako asmoez jardungo dute.

Bideoklip egileen lana ezagutzen Maite Ponferradarekin
2025/01/17

Anixe, Cero, Infarto, John Dealer eta beste hainbat musikarirendako egin dute lan Pletina ekoiztetxeko kideek, bideoklipak ekoiztuz; estilo askotako musika taldeak, eta genero bakoitzari egokitutako lanak.

'Danbakast': irudiaren erritmora
2025/01/16

Danbaka Musika Lehiaketako finalaren aurreko Danbakast saioa da aste honetakoa, eta begi bat biharko finalean jarrita izango da, horrenbestez. Bidelagun izango dira saioan, gainera, Iker Martinez de Zuazo, ibilbide luzeko musikaria eta Danbakan finalista izatea zer den dakiena, eta Beñat Etxebarria edo Kera, euskal diseinatzaile grafikoa. Era berean, Pletina ekoiztetxeko Maite Ponferradarekin izan da Aitziber Aranburuzabala kazetaria.

Apurtzaileen eta ausarten gaua
2024/12/20

Eskualdean ohikoak ez diren musika proposamenak izan ziren Danbakaren azken kanporaketan protagonista, musikari askotako taldeen eta bakarlari baten eskutik.

'Danbakast': oihalaren atzetik
2024/12/19

Bidean ekoiztetxeko arduradun Haritz Zubiate da hamaikagarren saioko gonbidatua; musika ikus-entzunezkoen ekoizpenean eta taldeen manager lanetan jarduten du Arrasateko enpresak. Horrekin batera Leire Etxezarreta musikaria eta Aitziber Aranburuzabala, Goienako Komunikazio Taldeko kultura arduraduna, izan dira solasean.

Aiert eta La Furia: bi "ahizpa" musika egiten
2024/12/13

Orain dela bi urte ez ziren ezagutzen, eta orain, ahizpa deitzen diote elkarri. Aiert Alberdi musikari oñatiarrak eta Nerea Loron La Furia abeslariak elkarren artean sortutako harremanaren, musikaren, nafarraren Ultra azken diskoaren eta Oñatikoaren estreinako Somateka lanaren gainean egin dute berba, baita Danbakaren gainean ere.

'Danbakast': doinu urbanoen bueltan
2024/12/12

Musika soinu urbanoak, hala nola, reggaeton-a, rapa, trapa, afrobeat-a eta bestek, gaur egungo bertako musika eszenan geroago eta eragin eta jarraitzaile gehiago ditu, eta hori izan dute hizpide saioan. Horretarako gonbidatu dute Anixe Uribarren, musika mota hori lantzen duen arrasatearra eta harekin batera izan dira mahaiaren bueltan Martin Errasti Tatta eta Iñigo Biain musikaria.

'Danbakast': azoka
2024/12/05

Idoia Asurmendi musikari aramaioarra da bederatzigarren saioko gonbidatua; De amar y desandar azken diskoaren eta biraren gainean hitz egin du baita Durangoko Azokaren gainean ere. Solasaldirako kide izan ditu mahaiaren bueltan Nagore Sanz eta Sergio Ruiz Gonzalez de Txabarri Sertx musikariak.

Proiektu berri bitxi gehiago
2024/12/05

Dream popa, pop lasaiagoa, metala eta punk-rocka entzun ziren Seminarixoan jokatutako seigarren Danbaka Musika Lehiaketaren hirugarren kontzertu gauean.

Yago Goronaeta gitarra-jolea, oholtzetatik sare sozialetara
2024/11/29

Eskarmentu handiko musikaria da Yago Goronaeta arrasatearra. Azken aldien ez dabil oholtza gainean baina gitarra eskuetan izaten jarraitzen du; horren erakusgarri da Youtuben duen Yagomoon kanaleko edukia.

'Danbakast': jaialdien B aldea
2024/11/28

Julen Iñarra musika jaialdien antolatzailea da zortzigarren saioko gonbidatua, eta beste kontu batzuen artean, Ekinez jaialdia izan dute hizpide. Mahaiaren bueltan lagun izan ditu Olatz Urkia musika irakaslea, eta Koldo Otamendi musika aditua eta kazetaria, Musika Zuzenean saioko gidaria eta aurkezlea.

Lau osagai berri lehian jarraitzeko
2024/11/22

Erritmo ezberdineko rocka, musika urbanoa eta punk-rock bizia izan ziren Danbakako bigarren kontzertu gauean, egubakoitzean, Seminarixoan entzungai taularen gainean izan ziren Bergarako Low Cost Deluxe laikotea, Aretxabaletako Eten hirukote gaztea, Bergarako K-PO eta Arrasateko Rebel Noise boskotea.

0 atal ikusteko