DANBAKAST

'Danbakast': doinu urbanoen bueltan

Goiena telebista 2024ko abe. 12a, 22:00

Musika soinu urbanoak, hala nola, reggaeton-a, rapa, trapa, afrobeat-a eta bestek, gaur egungo bertako musika eszenan geroago eta eragin eta jarraitzaile gehiago ditu, eta hori izan dute hizpide saioan. Horretarako gonbidatu dute Anixe Uribarren, musika mota hori lantzen duen arrasatearra eta harekin batera izan dira mahaiaren bueltan Martin Errasti Tatta eta Iñigo Biain musikaria.

Era berean, Aiert Alberdi abeslari oñatiarrarekin eta Nerea Loron La Furia nafarrarekin kontu kontari jardun du Aitziber Aranburuzabala kazetariak. Eta horrez gain, Danbaka musika lehiaketaren laugarren saioan izango diren taldeak ezagutu dituzte: Ondare; Maider Mimi; 721 Gogor Gabiltza; eta Banana Shake.

Erlazionatuak

Aiert eta La Furia: bi "ahizpa" musika egiten

Aitziber Aranburuzabala Juldain abe 13 Arrasate   Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak