DANBAKAST

'Danbakast': sarituen biharamuna

Goiena 2025eko urtarrilaren 23a

Bukatu berri den Danbaka Musika Lehiaketaren seigarren aldiko irabazleak izango dira aste honetako Danbakast saioaren gonbidatu bereziak: sari nagusia irabazi duen Malko taldeko Unai Izura; Publikoaren Saria jaso duen Chadi Ayastuy, K-Po taldeko burua; eta Markel Bengoa, Danbaka-Ekinez Saria lortu duen 721-Gogor Gabiltza taldeko kidea. Finalean bizi izandakoaz, sariez eta aurrera begirako asmoez jardungo dute.

Horrez gain, finalak emandakoaren berri emango du Aitziber Aranburuzabalak, hainbat ahots batuz egindako erreportajean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak