Kirolariei eskainitako Luzapena tartean Nerea Agirrezabal arraunlari bergararrak, Arraun Lagunak traineruko kideak, denboraldi bikainaren gaineko balorazioa egin du; era berean, arraunari agur esateko unea iritsi zaio. Eta bukatzeko, asteburuko agendari egin diote lekua.
Agurtzane Telleria akrobata arrasatearrak sortutako Airean Akrobazia Elkarteak ia hamar urte daramatza oihal akrobazia ikastaroak ematen Eskoriatzan eta nondik norakoen berri emango du. Saioaren amaieran, Handik hona tartean Sandy Esther Apaza, peruar jatorriko arrasatearra.
Mundutik atalean, Thailandiako esperientziaren berri eman du Josu Aizpurua aretxabaletarrak. Urpekaritza du gustuko eta eskolak hartzera joan da hara bikotekidearekin batera. Saioa ixteko, Erakusketa tartean, margolanak: Bi belaunaldi, bi begirada. Sainz aita-alaben bilduma Arrasateko Kulturaten dago ikusgai.
Hainbat ekimen burutu dituzte asteburuan 1936eko gerran faxisten Debagoienean fusilatutakoak oroitzeko. Bergarako Osintxun, Eskoriatzako Marinen eta Leintz Gatzagan, hain justu ere. Osintxun, Frankistek duela 90 urte Osintxun exekutatutako bost gizonezkoen omenezko monolitoan elkartu dira hainbat herritar. Osintxun bezala, Eskoriatzako Marin elizatean zein Leintz Gatzagan egindako memoria-ekitaldiak ere xumeak bezain hunkigarriak izan ziren. Amaitzeko, aspaldiko partez agertokietara itzuli den On talde donostiarraren abesti bat, Oñatiko Antixena gaztetxean emandako kontzertuarena.
Aloña Mendiko ziklistek entrenamenduetarako erabiltzen ez dituzten orduetan herritarrek erabili ahal izango dute, libreki. 700 metroko zirkuitua da.
Ziklo-krosean eta mendiko bizikletarekin ibiltzeko zirkuitua atondu dute Oñatin. 700 metroko zirkuitua da. Herritarrek ere erabili ahal izango dute, ziklisten entrenamendurik ez dagoenean. Bestalde, saioaren amaieran, asteko albiste nagusien errepasoa.
Kirolariei eskainitako Luzapena tartean, Adrian Gorostiza kulturista elgetarra. 2015ean sartu zen lehen aldiz gimnasio batean eta fitnessetik kulturismorako jauzia egin zuen ostean. Kulturismo "naturala" praktikatzen du. Bestetik, saioa ixteko, asteburuko hitzordu nabarmenduak: Flor Y Troll taldea Oreixe Akustikoa ekimenaren baitan edota Bailarako Txistulari Eguna Eskoriatzan.
Ekinez musika jaialdia datorren urtean itzuliko da. Laugarren edizioa izango da; oraingoa, Labegaraietan, aurrekoa bezala. Dagoeneko musika talde batzuen berri eman dute antolatzaileek. Haiekin izan da GOIENA eta hainbat berrikuntza aurreratu dituzte. Handik hona tartean Ibis Rodriguez, kubatar jatorriko oñatiarra.
Mundutik atalean, Portugaletik, Porto hiritik, kontatu du bere esperientzia Amets Ormaetxea arrasatearrak. Barne-diseinatzailea da eta Madrilgo denda batean egiten du lan. Orain, Porton denda bat ireki dutenez, hara bidali dute. Saioa ixteko, Erakusketa tartean, margolanak, gehienak akrilikoan eginak, mihisean eta paperean, Maialen Gallastegiren eskutik Eskoriatzako bibliotekan.
Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak deituta, bosgarrenez egin dute asteburuan bailara mailako erreka garbiketa. Eguraldia lagun izan ez duten arren, 300 lagun baino gehiago elkartu dira Debagoieneko herrietan erreka eta inguruak garbitzeko. Bestetik, saioa amaitzeko, Debagoienean amaitu du Idoia Asurmendi musikari aramaioarrak De amar y desandar izeneko bigarren albumaren nazioarteko bira. Goraino bete da Arrasateko Amaia antzokia azken bi emanaldietarako.
Zirkulazio araudi berriak ze eragin izango du erabiltzaileen artean? Zela eragingo die txirrindulariei? Patinete elektrikoei? Moto gidariei?... Bukatzeko, asteko albiste nagusien errepasoa.
Kirolariei eskainitako Luzapena tartean, oraingoan Bizi on!: konstelazioak zaldiekin eta coaching emozionala. Bestetik, saioa ixteko, asteburuko hitzordu nabarmenduak.
Lotailu gurutzatua bigarren aldiz apurtu zuenean utzi zuen futbola Nerea Agirrezabalek, eta Ondarroako lagunek animatuta hasi zen arraunean, hango traineruan. Arraun Lagunakekin azken denboraldiko bandera guztiak irabazita ere, arrauna uztea erabaki du.
Perutik joateko tristura sentitzen bazuen ere, "zoriontasuna eta gogoa" zituen hegaldia hartzeko.
Josu Aizpurua aretxabaletarra bikotekidearekin Thailandian dago, Koh Taon, urpekaritzako Divemaster titulua atera eta itsaspeko esperientziaz gozatzen. Beste hilabete batez Thailandian egon ondoren, Filipinetara joatea aurreikusten dute, bertan ezagututako lagunekin batera.
Eskoriatzako Marin elizateko sei auzotar, Leintz Gatzagako zazpi eta Bergarako Osintxu auzoko bost. Hamazazpi gizon eta emakume bat. Epaitu gabe fusilatu zituzten eta haien izenak ahanzturan ez gelditzeko hainbat memoria-ekitaldi egin dituzte aste bukaeran Debagoienean.
Hainbat proiektu ditu esku artean; besteak beste, kontsulatu mugikorrak bultzatu zituenetako bat da.
Adrian Gorostiza elgetarra 2015ean sartu zen lehen aldiz gimnasio batera, 22 urterekin. Han hasi zuen bidea. Gora-behera eta etenaldi batzuen ostean, aurtengo irailean lehiatu da lehen aldiz amateur mailako kulturista gisa. Espainiako Txapelketa horien ostean, mentalki eta fisikoki errekuperatzeko bidean dago.
2027ko ekainaren 3an, 4an eta 5ean egingo da jaialdia, Labegaraietan. 45 taldek joko dute eta hiru agertoki izango dituzte lehenengoz. Sarrerak duela bi aste jarri ziren salgai eta, Jon Arantzabal eta Ane Loidi antolakuntzako kideek salmentarekin "oso pozik" daudela adierazi dute.
Pertsonek duten hainbat arazori irtenbidea ematen laguntzeko terapia da. Zaldiak erabiltzen dituzte oso sentiberak direlako emozioak detektatzeko, gorputz-hizkuntza irakurtzeko eta gizakiaren tentsio inkontzienteak islatzeko.
Debagoiendarrak mundutik saioan, Amets Ormaetxea arrasatearra izan da aste honetako protagonista. Barne-diseinatzailea da, eta lan kontuengatik Madrilera joan ondoren, irailean Portora (Portugal) lekualdatu zen bizitzera. Gustura dago hiri berrian, eta bertan bisitatu eta egiteko modukoen inguruan aritu da berbetan.
Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean taldeak antolatuta egin zuten zapatu goizean bailara mailako erreka garbiketa. Bailarako herri guztietan elkartu ziren herritarrak, Antzuolan eta Elgetan izan ezik. Eguraldia lagun izan ez izan arren, 300 lagun baino gehiago elkartu ziren erreka eta inguruak garbitzeko. Era guztietako hondakinak atera zituzten erreka bertatik nahiz bazterretatik; hala nola, plastikoak, aulkiak, sofak, lanparak edota haizagailuren bat edo beste.
Urriaren 1etik indarrean daude zirkulazioaren gaineko arau berriak eta arau horiek egunerokoan izan dezaketen eraginaz egin du berba GOIENAn Iban Peñakoba auto eskolako irakasleak.
'Diplodia sapinea' onddoa da gorritzearen arrazoia. Kazkabarrak eragindako zaurien eraginez lortu du hostoetan sartzea. Aurrez ere pinuen egoera ez zen onena; bereziki, xingolen gaitzaren eraginez.