Bergarako Orkestra Sinfonikoko kideek askotariko doinuak batu zituzten zapatuko kontzerturako eta Mariaren Lagundiko eliza lepo bete zuten ikus-entzuleek eskertu egin zieten. XVII. mendeko barrokoaren musikatik gaur egungo konposizioetara egin zuten ibilbidea, tartean Piotr Ilitx Txaikovsky, Pietro Mascagni eta Henry Purcell konpositoreen piezak jota; entzugai azken horren Songs and dances.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.