Irakurtzeko guneak baino "askoz gehiago" direla aldarrikatu dute

Mireia Bikuña Madrid

Irakurketa talde feministen Euskal Herriko topaketaren une bat.

Arrasate egin duten Euskal Herriko Irakurketa talde feministen topaketan 60tik gora lagun batu dira, hainbat libururen bueltan. Irakurritako liburuen gaineko taldekako saioak egin dituzte, eta hausnarketa bateratu bat ere bai. "Orri batzuen bueltan elkartzea baino harago doa. Elkarrizketarako gune bilakatu dira. Konfiantzazko leku", aldarrikatu dute topaketan parte hartu dutenek.

Emakume Txokoko Irakurketa Feministen Taldearen hamargarren urteurrena ospatu dute, Arrasaten egindako topaketarekin. "Urtebetetze festa izan da guretzat. Topaketa bat eginez ospatu genezakeela pentsatu genuen, eta egia esan, egunak eman duenarekin oso pozik gaude. Asebeteta", esan dute Arrasateko taldeko kide Mirian Domingos Serranok eta Eneritz Ugalde Baraiazarrak.

Sei liburu

Emakume Txokotik egindako topaketara, etxeko taldeko kideez gain, Bergarako, Aretxabaletako, Tolosako, Hondarribiko, Hernaniko, Bermeoko eta Gasteizko irakurleak batu dira, sei libururen bueltan jarduteko. Dinamizatzaile batek gidatuta, talde txikietan jardun dira lehenengo, eta ostean, hausnarketa bateratua egin dute. 

Topaketaren klownklusioak Bea Egizabalen esku etorri dira. "Indar erakustaldia egin dugu, gaur eta hemen. Oso inteligenteak zaretela erakutsi duzue, gainera. Segi irakur zaletasun feminista egiten eta zabaltzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak