HEMEN DEBAGOIENA

CVL enpresa: 90 urteko historia liburu batean jasota

Mireia Bikuña Madrid

Cerrajera Valle de Leniz (CVL) enpresaren 90 urteko historia liburu batean jaso du Maider Garai aretxabaletarrak, enpresaren urteurrenaren harira. Olaia Elkoro zuzendariaren proposamenetik abiatuta, barne-komunikaziorako txosten labur bat izatekoa zena liburu bihurtu da.

Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako lanak 1935ean Durana kaleko oilategi batean sortutako enpresaren bilakaera jasotzen du, bertan lan egin duten pertsonen bizipenak eta Aretxabaletarekin izandako lotura ere azaleratuz.

Enpresako aktak, idazkiak eta bestelako agiriak aztertu ditu Garaik, baita Aretxabaletako udal-artxiboko dokumentuak ere, Aitor Antxiaren laguntzarekin. Jose Ramon Intxauspek utzitako argazkiak eta langileen testigantzak ere baliatu ditu, datu historikoei eta bizipen pertsonalei erreparatzeko.

Liburuan leku berezia dute hamabi sortzaileek eta haien emazteek. Garai zailetan, sortzaileek irabaziak enpresan berrinbertitzen zituzten, lantegiak aurrera egin zezan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak